Julia Berrojalbiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julita Berrojalbiz» orritik birbideratua)
Julia Berrojalbiz
Bizitza
Jaiotza Ajangiz1923ko otsailaren 19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1998 (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerak katedraduna
Kidetza Euskaltzaindia

Julia («Julita») Berrojalbiz (Ajangiz, Bizkaia, 1923ko otsailaren 19a - Bilbo, Bizkaia, 1998) irakaslea eta euskaltzalea izan zen, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea.[1]

Irakasle-ikasketak egin ondoren, Bilbon kokatu zuen bizitokia. 1957tik aurrera aurreneko ikastoletan aritu zen. Begoñazpi Ikastolan izan ondoren, 1972an Loiuko Lauro Ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen.[2]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1967an; eta ohorezko euskaltzain, aldiz, 1998an. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuten lau emakumetako bat izan zen (besteak Julene Azpeitia, Libe Altuna eta Miren Goñi izan ziren).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Berrojalbiz, Julita» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. (Gaztelaniaz) Cantera, Silvia. (2016-02-23). «Julita Berrojalbiz, la impulsora de las ikastolas en Bizkaia, tendrá su propia calle» El Correo.
  3. Aranburu, Gotzon. (2018-09-30). «Euskara batua ere garrasi artean jaio zen» Zazpika (1027) . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.