Nogen (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nøgen
Datuak
Jatorria Donostia (Gipuzkoa)
Musika mota folk pop indie
Urteak 2016 -orain
Produkzioa
Diskoetxea(k) Airaka
Taldekideak
Jokin Guilisagasti - Bateria eta koroak
Olatz Cuevas - Baxua
Markel Idigoras - Ukelelea eta ahotsa
Alex Irazusta - Gitarrak eta koroak
Eider Saez (2018-orain) - Ahotsa
Lehengo taldekideak

Ane Negueruela (2016-2018) - Ahotsa
Informazio gehigarria
https://www.nogenband.com

Nøgen 2016an sortutako folk pop musika talde bat da. Bost taldekidek osatzen dute Nøgen, egun, beraien abesti ezaguneneak Nora eta Enarak direlarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola sortu zen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markel Idigorasek Daimarkan egin zuen egonaldi baten harira eman zioten taldeari hasiera. Lehenik hirukote forma zuen taldeak: Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak. Era honetan kontzertu gutxi batzuk eman zituzten 2016ko irailean hasita. Laister gehitu zitzaien Olatz Cuevas baxuan, eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti (bateria) batu zen proiektura. Orduan hasi ziren heuren lehen lana izango den Lys (EP) diskoa prestatzen, eta 2017ko uda iristean boskotea zuzenean aritu zen.

2018. urte hasieran grabatu zuten bigarren lana, lehen disko luzea, Liv Til Døden. Ane (ahotsa), Markel (ukelelea eta ahotsak), Alex (gitarra eta koroak), Olatz (baxua) eta Jokin (bateria eta koroak). Proiektua aurrera zihoala ikustean, taldea uzteko erabakia hartu zuen Ane Negueruelak, ikasketetan zentratu ahal izateko. Taldeak aurrera egitea erabaki zuen eta segituan Eider Saez sartu zen ahots nagusian.

2018ko udara kontzertuz beteta eduki dute Euskal Herrian zehar.

Emandako lehenengo kontzertua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen kontzertua Zumaian eman zuten Anek, Markelek eta Alexek, 2016ko irailean.

Beraien lehenengo diskoa aurkezteko kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean eman zuten. Hain zuzen, Liv Til Døden bertan aurkeztu zuten zuzenean abenduan.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nøgen musika taldea folk pop musika taldea da. Melodian zentratzen den taldea da, ahots harmonia landuekin, eta baxu-bombo erritmo sail markatuarekin. Indie, americana, rock estiloak ere jorratzen dituzte.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Diskoa
2017 Lys
2018 Liv til døden

Lehen lan laburra, Lys, 2017ko maiatza eta ekainean grabatu zuten Muir estudioan (Donostia). Bertan agertzen dira Itzuli neri, Nora eta Gertu.

2018ko otsaila eta maiatza artean grabatu zuten Liv Til Døden, Usurbilen (Gipuzkoa), Haritz Harregiren estudioan. 9 kantuko diskoa da.

Gaur egun Eider Saez da taldeko abeslaria, baina Ane Negueruelak grabatu ditu orain arteko lan guztiak. Hainbat musikariren kolaborazioak eduki zituzten. Bereziena, Ez Da Ondo Aterako abestian, esaterako, Burgoseko La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta del Alcohol) taldeko zenbait kiderekin egindakoa. Azaroan aurkeztu zuten Liv til døden, baina Durangoko Azokara arte ez zuten salgai jarri formatu fisikoan. Taldekideek han eman zituzten egunak,eta jaso zuten jendearen feedback-a.

Kanta ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nøgen taldearen kanta ezagunenak Nora, Enarak, Gertu eta Ez Da Ondo Aterako dira.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kidea
Instrumentua
  • Jokin Guilisagasti
  • Olatz Cuevas
  • Markel Idigoras
  • Alex Irauzusta
  • Ane Negueruela (2016-2018)
  • Eider Saez (2018- gaur egun)
  • Bateria-jotzailea eta koroa
  • Baxu-jotzailea eta koroa
  • Ukelele-jotzailea eta ahotsa
  • Gitarrista eta ahotsa
  • Ahotsa
  • Ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]