Antzoki Zaharra (Donostia)
Itxura
Antzoki Zaharra (Donostia) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′20″N 1°59′08″W / 43.32236°N 1.98561°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1843 |
Edukiera | 576 |
Kontaktua | |
Helbidea | Kalea Nagusia, 1 |
Webgune ofiziala | |
Antzoki Zaharra Donostia hiriko Parte Zaharrean dagoen antzoki bat da. Historian zehar hainbat birmoldaketa izan ditu eta 1930ean Udalak eraistea erabaki zuen oso egoera txarrean zegoelako. Lehenengo antzokia 1844 eta 1845 artean eraiki zuen Juan Ramon Etxebestek, neoklasizismo isabelinoko estilo baten arabera. Urte batzuk beranduago, 1883an Jose Goikoak berritu zuen. Egungo eraikina 1931koa da, eklektikoa kutsu klasizistarekin eta Udaleko arkitektoa izan zen Juan Rafael Aldaik egina.
Gaur egun bertan Nosferatu Zikloa, Zinema eta Giza Eskubideak Zikloa eta Fantasiazko eta Beldurrezko Astea ospatu ohi da, gainera Donostiako Zinemaldi garaian lehiaketara aurkezten diren filmak ere ikusgai izan ohi dira. 576 lagunentzako tokia du.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián. Arkitekturako gida liburua. 1997
- Antonio Mendizabal Etxeberria: José Goikoa arquitecto, autor de San Sebastián. 2003
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzoki Zaharra (Donostia) |