Noldorren Ateak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Noldorren Ateak edo Annon-In-Gelydh, Tolkienen legendariumean, eta, bereziki, Silmarillion liburuko istorioetan, Turgoneko herriak eraiki zituen, Nevrasten bizi izan zenean, eta Dor-Lomineko mendebaldeko mendietan lurpeko ur korronte batetarako sarrera zen. Cirith-Ninniach edo "Ostadarren Pitzadura"ra zihoan, Mendebaldeko itsasoan itsasoratzen zen korronte horretara zihoan haizpitartea.

Harrizko arku gangatu handi bat zen, tunel luze batetara zeramana, eta, honetara, harkaitzean zizelkaturiko eskailera maila batzuk jaitsiz iristen zen. Horien ondoan, ibaia, urjauzi handi batean erortzen zen, baina bidezidor bat zihoan berarekiko paraleloan. Tunel hau, Tuorrek atzejarri zuen, Vinyamarrera, Ulmorekin biltzera iristeko

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]