Nomen
Erromatarren nomena oraingo abizen edo deituraren baliokidea da. Belaunaldiz belaunaldi heredatzen zen eta amankomuneko arbaso baten ondorengo guztiak izendatzen zituen. Julio, Sergio, Servilio, Tulio...
Adibidez:
- Gaio Julio Zesar (Juliotarren leinukoa)
- Luzio Kornelio Sila (Korneliotarren leinukoa)
Libertoek, esklabu ziren garain, euren jabe izan zirenen nomena heredatzen zuten, eta, emakumeen kasuan, egiten zen gauza bakarra, abizena femeninoan jartzea zen.