Non zaude, jeneral maitea?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Non zaude, jeneral maitea?
Jatorria
Egilea(k)Kim Jong-il
Argitaratze-data1971
Izenburua어디에 계십니까 그리운 장군님
Ezaugarriak
Hizkuntzakoreera

Non zaude, jeneral maitea? (koreeraz: 어디에 계십니까 그리운 장군님)[1] Ipar Koreako abesti bat da, bertsio ofizialaren arabera Kim Jong-ilek idatzia. 2008tik Pyongyangeko kalean dauden bozgorailuetatik jotzen da goizero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia 1971ko Alderdiaren benetako alaba bat (당의 참된 딸; Tangŭi ch'amdoen ttal) opera iraultzailearentzat idatzi zen. Abestiaren sortzailetzat hartzen da Kim Jong-il Ipar Koreako liderra. Alderdiaren benetako alaba bat opera Koreako Gerran gertatzen da, Kang Yeon-ok (강연옥) armadako erizainarekin protagonista gisa. Non zaude, jeneral maitea? operako klimaxean kantatzen da, Kangek inteligentzia militarra Ipar Koreako kuartelera eramaten duenean. Abestian, Kangek Kim Il-sung "jeneral mitea" ezagutzeko duen ametsari buruz abesten du. DPRK Todayren abera "maisulan klasiko" bat da (불후의 고전적명작). Abestia ohikoa da Ipar Koreako telebista emanaldietan eta koroen bildumatan[2].

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pochonbo Electronic Ensemblek egindako bertsio elektronikoa Ipar Koreako Pyongyang hiriburuan jotzen da goizero bozgorailuetatik, 6:00etan. Turistek aipatu dute 2008tik hala gertatzen dela, eta uste da hirian dagoen bozgorailu sistemak goizeko alarma gisa erabiltzen duela[3][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Where Are You, Dear General?» Explore DPRK (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  2. (Ingelesez) «Morning Chorus: Pyongyang's 6 am wake up call | NK News» NK News - North Korea News 2017-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  3. (Ingelesez) «Racing Through Pyongyang» The University of the South (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  4. (Ingelesez) «North Korea's Secret Weapon Is Terrible Synth Pop» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]