Norodom Ranariddh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norodom Ranariddh
Norodom Ranariddh (2014).jpg
Royal arms of Cambodia.svg
Kanbodiako lehen ministroa

1993ko irailaren 24a - 1997ko uztailaren 6a - Ung Huot (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPhnom Penh1944ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Kanbodia
 Frantzia
HeriotzaVauvenargues2021eko azaroaren 28a (77 urte)
Familia
AitaNorodom Sihanouk
Ezkontidea(k)Norodom Marie Ranariddh  (1968 -  2010)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Norodom (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Provence - Aix-Marseille I (en) Itzuli
Paul Cézanne University (en) Itzuli
Hizkuntzakkhmerera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)University of Provence - Aix-Marseille I (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTheravada
Alderdi politikoaNorodom Ranariddh Party (en) Itzuli
Funcinpec Party (en) Itzuli
norodomranariddh.org

Norodom Ranariddh (khmereraz: នរោត្តម រណឫទ្ធិ; Phnom Penh, 1944ko urtarrilaren 2a - Aix-en-Provence, 2021eko azaroaren 28a) kanbodiar printze eta politikaria izan zen. 1993-1997 bitartean, Kanbodiako lehen ministroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norodom Sihanouken eta Phat Kanholen semea izan zen. Kanbodiako Funcinpec alderdi politiko erregezalearen presidentea izan zen. 1993an monarkia berrezarri ondoren, hauteskundeak irabazi zituen eta lehen ministro izan zen 1993tik 1997ra.[1]

1997ko uztailean, Hun Sen gobernukideak emandako estatu kolpeak agintetik kendu zuen; Khmer Gorriekin aliatu izana leporatu zion boteretik baztertzeko. Horren ostean, 35 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, Khmer Gorriekin konspiratzeagatik, baina Norodom Sihanouk erregeak amnistia eman zion.[2] Hurrengo urtean Kanbodiara itzuli, eta azaroan Nazio Batzarreko presidente bihurtu zen. Tronuaren ondorengo izateari uko egin zion, eta 2004an bere anaia Norodom Sihamoni errege aukeratu zuen Tronuko Kontseiluko kide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Batasun nazionala iragarri dute Kanputxearako. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko ekainak 4, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-23).
  2. Norodom Ranaridh itzuli egin da erbestetik. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko martxoak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]