Nortasun-agiri
Nortasun-agiria edo nortasun-txartela[1] pertsona bat nor den jakinarazten duen txartel-formatuko agiria da.
Nortasun-agiri ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako nortasun-agiri nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plastikozko txartela da, eta bertan, identifikatuaren izena-deiturak ageri dira, datu hauekin batera: jaioteguna, identifikazio zenbakia, helbidea, gurasoen izenak, identifikatuaren sinadura, eta identifikatuaren argazkia. 14 urtetik aurrera, nahitaezkoa da (eta jaioberritatik aurrera ere bai, zenbait jardueretarako: Espainiako espetxeetan preso daudenei bisita egiteko, hegazkinez bidaiatzeko...). Nortasun-agiri hau aski da Europar Batasunean zehar bidaiatzeko; ez da pasaporterik behar.
Frantziako nortasun-agiri nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaren nortasunari buruzko egiaztagiri osoa da. Plastikozko txartela da, eta bertan, identifikatuaren izen-deiturak ageri dira beste datuekin batera.
Euskal Nortasun Agiria (ENA)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Nortasun Agiria (ENA) sigla beretako Elkarteak sortutako eta hedatutako dokumentua da. Hastapenetatik 15 bat euskara elkartek, 25 udalek[2], 5 alderdik une zehatz batzuetan eta hainbat herritarrek lagundu zuten zabaltzen, laguntza horiek aldatzen doazen arren. Beraren bidez euskal herritartzat eta euskaraz tratatuak izateko aukera eskaintzen hasi zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibon Sarasola. (1998). «N.A.N.» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 144 or. ISBN 848866950X..
- ↑ [1] 2000. urtean ENA onartzen zuten udalek