Numen (musika taldea)
Numen | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arrasate (Gipuzkoa) |
Musika mota | metal |
Urteak | 1997 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Wolf Records, Goi Music |
Taldekideak | |
Aritz Jabo Xabi Lander Eöl Eihar | |
Informazio gehigarria | |
Numen, 1997an Arrasaten sorturiko extreme music taldea. Black metal eta folkaren nahasketa egiten dute. Euskal mitologiaz, tradizioaz eta legendaz jarduten dute beren hitzek, kristautasunaren aurkako joera garbiarekin.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an bost abestik osaturiko diska grabatu zuten, "Haize sorginduen intziriak" izenarekin. 2001an "Galdutako itxaropenaren eresia" atera zen, are extreme eta ilunagoa. 2003an "... jarrai beza kondairak" egin zuten "Haize sorginduen intziriak" diskako abestiekin eta 4 kanta berrirekin. Urtebete geroago "Basoaren semeak" atera zen black metal gehiago eta folk zertxobait gutxiagorekin. 2007an 10. urteurrena zela eta, "Numen" izenez atera zuten diska berria. Gaur egun Europa eta mundu osora zuzenduriko desketxe baten bila daude.
Beren hitzek ez dutela ez ideologia ez beste ezerekiko konpromezurik behin eta berriro berretsi dute. Mikel Laboa eta Benito Lertxundirengan oinarriak ere badituzte, eta noski Satiricon, Emperor, Immortal, Enslaved, Iron Maiden, Metallica, Disgorge, Ziklon-B...
Esan beharra dago oso balorazio onak eduki dituztela kritikarengandik, Espainiar estatuko black metal talderik onenetakotzat hartzeraino.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aritz (ahotsa)
- Jabo (gitarra)
- Xabi (gitarra)
- Lander (baxua)
- Eöl (teklatua, ahotsa)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haize Sorginduen intziriak (2000, Wolf Records)
- Galdutako itxaropenaren eresia (2001, Goi Music)
- ...jarrai beza kondairak (2003, Goi Music)
- Basoaren semeak (2004, Goi Music)[1]
- Numen (2007, Goi Music)[2]
- Iluntasuna besarkatu nuen betiko (2019, Les Acteurs de l\'Ombre Productions)[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Basoaren semeak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Numen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Iluntasuna besarkatu nuen betiko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).