Nuria Giménez Lorang
Nuria Giménez Lorang | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nuria Giménez Lorang (Bartzelona, Katalunia, 1976) bartzelonar film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea da.[1] Gaudí sariak jaso ditu, baita Goya sari izendapen bat ere.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritza, Nazioarteko Harremanak eta Zinema Dokumentalaren Errealizazioa ikasi zituen. Hainbat lan mota egin ditu, gehienak zinemarekin eta elkarren artean inolako harremanik izan gabe.[3] Hainbat zinemagileren mintegi eta eskola magistraletan prestakuntza handitu du. Besteak beste, Isaki Lacuesta, Andrés Duque, Virginia García del Pino, Sergei Dvortsevoy, Patricio Guzmán, Wang Bing eta Frederick Wiseman zinemagileak miresten ditu.[1] Berlinen, Parisen eta Londresen bizi izan da.[4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010. urtean, amarekin bidaiatu zuen Suitzara, hil berri zen aitonaren gauzak jasotzera. Etxeko sotoan, dozenaka karrete aurkitu zituen, familia grabazioen orduak eta orduak zituztenak.[5] Hurrengo 7 urteetan, material horrekin lanean jardun zuen My Mexican Bretzel sortzeko. eta, Gijongo Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioan aurkeztu zuten film luze horren debuta, Llendes sailaren barruan.[6]
Hiru Gaudí sari eta Goya sarietarako bi izendapen lortu zituen, "alkimia filmiko" ariketa batean.[7][8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: My Mexican Bretzel - zuzendaritza, gidoia eta muntaia.[7][9]
- 2016: Kafeneio (film labur dokumentala) - zuzendaritza, argazkilaritza eta muntaketa.[10][11]
- 2022: Bernilina - Film laburra [12]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaudí sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2021 | Gidoi onena | My Mexican Bretzel | Irabazlea | |
Dokumental onena | Irabazlea | |||
Muntaia onena | Irabazlea | Cristóbal Fernándezekin batera |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2021 | Zuzendari berri onena | My Mexican Bretzel | Izendatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b ISSN https://docma.es/sociosdocma/nuria-gimenez-lorang/..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuria Giménez Lorang» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «Directores Avalon: Nuria Giménez Lorang» Club Avalon.
- ↑ (Ingelesez) About us – La Inesperada. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «Giménez Lorang da la vuelta al melodrama» El cultural (Javier Yuste) 11 de desembre de 2020.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rey, Ramón. (2020-01-20). Entrevista a Nuria Giménez Lorang, directora de My Mexican Bretzel. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ a b «Nuria Giménez (’My mexican bretzel’): "Me gusta desafiar la idea que la imagen es algo puro"» El Periódico (Julián García) 4 de març de 2021.
- ↑ (Gaztelaniaz) cultural, Raquel BadaColaboradora de MAKMAEditora y periodista. (2021-09-25). Nuria Giménez Lorang (‘My Mexican Bretzel’): «Las imágenes transmiten más verdad que los hechos» - MAKMA. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) My Mexican Bretzel (2019). (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ Nuria Giménez Lorang. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Kafeneio (2016). (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Berlinilla (C) (2022). (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).