Nutrizionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nutrizionismoa, elikagaiak modu zientifikoan ikertzen duen zientziaren alorra da.

Nutrizionismoaren ideiaren jatorria Gyorgy Scrinisi egozten zaio, nahiz eta gero Michael Pollanek kontzeptua zabaldu zuen. Mantenugaiak elikagaietan nahastuta daudenez gero, beharrezkoa da nutrizionista edo dietista adituez fidatzea elikagaien aukera egokiak egiteko.

Elikadura plana interpretatzeko, eta ezaguera zientifikoak aplikatzen duenari nutrizionista deritzogu; hain zuzen ere, antolaketan, garapenean eta osasunaren aurkako plangintzarako lan egiten duenari. Selekzioa eta elikagai-prestaketa interpretatzeko eta ezaguerak zientifikoak aplikatzen duenari dietista deritzogu; menu-plangintza eta dietak. Dietista[1] eta nutrizionista [2]iturri batzuetan sinonimotzat jotzen dira eta beste iturri batzuetan bereiztu egiten dira.

Elikagai motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaiak hainbat multzotan sailkatzen dira:

  • Karbohidratoak: Karbohidratoen funtzio nagusia gorputza energiaz hornitzea da.
  • Proteinak: Proteinen funtzio nagusia ehunak fabrikatzea eta leheneratzea da.
  • Barazkiak eta fruituak: funtzio erregulatzaile eta energetikoa dute.
  • Koipeak: bitaminak hartzen dituzte eta energia metatzen dute.

Lau talde ohiko horiekin batera beste talde berezi bat ere egiten da munduko kultura batzuetan[3]:

  • Esnekiak: Aurreko taldeetako osagai guztiak batu egiten duen multzoa. Gure hezurrak osasuntsuak eta sendoak mantentzen dituzte, dietan kaltzioa erantsi egiten dute, eta bitamina asko gehitzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]