Nyno Vargas
Nyno Vargas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burjassot, 1992ko otsailaren 24a (31 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | hip hopa flamenkoa Reggaetona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Group |
![]() ![]() |
Antonio Vargas Cortés (Burjassot, 1993ko otsailaren 24a), Nyno Vargas izenez ezaguna, espainiar rap, flamenko eta reggaeton abeslaria da. Askoz ere ezagunagoa egin zen “Hola, nena”, “Soy yo”, “Veneno” edo “No te enamores “abestiengatik, bisita ugari lortu zituen, eta ziurtagiriak platinozko eta urrezko diskoetan.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musikaren hasieran, Nyno Vargas izena jarri zen artistiko moduan eta Internetera bideoak igoz hasi zuen bere ibilbidea; abestiak kantatzen zituen eta denborarekin biralizatu egin ziren.
Talde Terrorista Lirikalak sortu zituen Scorpionekin batera, eta «Chanelando del Tema» argitaratu zuen (2009). Bakarkako lehen abestia «Desde Las 613» (2010) lanarekin atera zuen. Ospe handia eman zion, eta Youtuben 4 milioi bisita baino gehiago lortu zituen. 2015. urtean, Warner Music multinazionalak bere lehen diskoa, El efecto Nyno, atera zuen, eta arrakasta handiena izan zuen eta albumetan 3. postuan sartzea lortu zuen.
Diskoaren , «Soy yo» abestia , aurrez merkaturatu zen, eta 20 milioi bisita baino gehiago lortu zituen Youtuben. 2016. urtean ``Esa historia´´ bigarren albuma abian jarri zuen, arrakasta-zerrendetan bigarren postua lortu zuena. 2018an, diskoetxe bereko hirugarren diskoa sortu zuen. Disko horrekin batera, «Nananae» ere abian jarri zuen. Urte horretan bertan docu-reality batean parte hartzen zuen (Los reyes del barrio Cuatro).
2020an, Telecincoko Supervivientes telesaileko partaide bihurtu zen. Lehiaketan dagoen bitartean, «Hola, nena» gaia jarri zen abian, Omar Montesekin batera. Denbora gutxian, gaiak arrakasta bihurtu zen eta PROMUSICAEk emandako platinozko diskoaren ziurtagiria lortu zuen.Urte bereko irailean «Toto» abestia atera zuen Mala Rodríguez kantariarekin batera.
2021ean, «No te enamores» sortu zituen RVFV eta Maikel Delacallekin, «No me lo creo» abestiaren ondoan, Youtube edo Spotify bezalako plataformetan ikuste kopuru handia lortu zuen.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenburua | Urtea | Posizio hobea | Ziurtagiriak | Albumak | ||
---|---|---|---|---|---|---|
«Soy yo» | 2015 | ― | El efecto Nyno | |||
«Inolvidable» | 2016 | ― | Esa historia | |||
«Veneno» | ― | |||||
«Nananae» | 2018 | ― | Dicen de mí | |||
«Hola, nena» | 2020 | 9 |
|
El efecto Nyno... continuará | ||
«Toto» | ― | |||||
«Hola, mi amor»
Lérica eta Juncorekin |
― | |||||
«No te enamores»
RVFV eta Maikel Delacallerekin |
2021 | ― | ||||
«No me lo creo» | ― | |||||
«Rakata remix»
Artista askorekin |
39 |
|
(albumik gabe) | |||
«Me muero de risa»
con Nia |
― | |||||
"—" zerrendan sartu ez den abestia |
Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenburua | Detaileak | Posizio hobea ESPn |
---|---|---|
El efecto Nyno | Abiaraztea: 2015eko irailaren 18a
Diskografikoa: Warner Music Formatua: CD, deskarga digitala |
3 |
“Esa historia” | Abiaraztea: 2016ko irailaren 9a
Diskografikoa: Warner Music Formatua: CD, deskarga digitala |
2 |
“Dicen de mi “ |
|
3 |
El efecto Nyno... continuará | Abiaraztea : 2021eko ekainaren 11a
Diskografikoa: Warner Music Formatua: CD, deskarga digitala |
9 |
Telebistako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Los reyes del barrio (2018) Cuatro, protagonista.
- Supervivientes (2020) Telecinco lehiakidea.
- Deluxe (2020) Telecinco gonbidatua.
- ¿Quién educa a quién? (2020) TVE gonbidatua.
- Efecto Nyno (2020) Mtmad, protagonista.
- Tu cara me suena (2021) Antena 3, gonbidatua.
- ¡Feliz 2021! (2021) en TVE, gonbidatua.
- Benidorm Fest 2022 (2022) TVE, gonbidatua.