Edukira joan

O'Connell Street

Koordenatuak: 53°20′58″N 6°15′37″W / 53.349444444444°N 6.2602777777778°W / 53.349444444444; -6.2602777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
O'Connell Street
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′58″N 6°15′37″W / 53.349444444444°N 6.2602777777778°W / 53.349444444444; -6.2602777777778
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1808
Izenaren jatorriaDaniel O'Connell

O'Connell Kalea edo O'Connell Street (irlanderaz Sráid Uí Chonaill, antzina Sackville Street deitzen zen) Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublingo etorbide garrantzitsu edo nagusiena da. Europako kale zabalenetakoa ere bada, bere hegoaldeko amaierako zatian 49 metroko zabalera baitu eta iparraldekoan berriz 46 metrokoa, luzeraz 503 metro ditu.

1924. urterarte "Sackville Street" bezala ezagutzen zen, baina urte honetan Dublingo Udalak XIX. mendearen hasierako irlandar abertzalea zen Daniel O'Connellen omenez izena aldatu zion. Azken pertsonaia honen estatua edo irudia kale honetako behekaldean aurki dezakegu, O'Connell Bridge zubiarekin aurrez-aurre.

Beharaba, kale edo etorbide honetako eraikinik ezagunena Dublingo Posta Bulego Nagusia da. Bertan, 1916ko Pazko Matxinadaren gertakari garrantzitsuenak jaso ziren.

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]