Obisparra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Obisparra jatorri paganoa duen prozesioa da. Berez, Zamorako herri batzuetan neguan ospatzen den maskarada da. Gehien batean Aliste eta La Carballeda lurraldetan eta Sanabrian ospatzen da. Inauteriko festa jostagarria da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia finko batzuk ditu: Filandorra, Itsua, Ijitoa, Madama, Galia, Behiak, Ereileak... Herrien arabera gehiago edo gutxiago ditu. Segizioan hamabi deabru ateratzen dira, gehien batean gizonezkoak. Sarritan, parodiak egiten dituzte eta, ondoren, ikusleei dirua eskatzen diete; halaber, errautsak botatzen dituzte. Alisten, bestetik, obisparra hitzak beste esanahia du, zarata handia sortzen duen taldearena, alegia.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festaren jatorria ezagutzen ez bada pentsa daiteke Erdi Aroko «Obispillo» izeneko ospakizunaren jarraipena dela. Azken hau, abenduaren 28an, Inuzente-egunean, Espainiaren iparraldean eliz handien aurrean egiten zen taldeko inuzentekeria izaten zen.

Pertsonaien sinbologia ikusita, monasterioen biztanleekin lotu daitezke, baina baita ere emankortasun-erritoekin.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]