Sanabria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sanabriako kokapena Zamorako probintziaren barruan.

Sanabria gazteleraz, Senabria leoneraz eta Seabra galizieraz Zamorako probintziaren (Gaztela eta Leon, Espainia) ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da. 1.215'89 km²-ko azalera dauka, eta 2008an 7.270 biztanle zituen (5'98 hab/km²). Puebla de Sanabria hiriburua eta udalerririk populatuena da (1.565 bz 2010ean). 15 udalerri barne hartzen du, batzuk La Carballedako eskualdekoak direnak. Jentilizioa sanabrés/sanabresa da.

Eskualde honek, identitate sen handia eduki arren, amankomuneko ezaugarri geografiko, ekonomiko, sozial, kultural eta historikoekin, ez dauka legearen aldetik behar bezalako aitortzarik garapen administratiboa izateko. Hori dela eta, bertako udalerriak mankomunitateetan bildu dira udal zerbitzu batzuen kudeaketa hobetu ahal izateko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Leongo probintzia, hegoaldean Bragançako barrutia, ekialdean La Carballeda eta mendebaldean Ourenseko probintzia mugakide ditu.

Bi azpieskualdetan banatuta dago. Alde batetik Sanabria Beherea, hiru haran barne hartzen dituena: Requejadako harana, Negro ibaiarekin, Cabrera Bajako mendilerroan sortutakoa eta Tera ibaian amaitzen dena, Rionegro del Puenteren ondoan; Tera ibaiko harana, Segunderako mendilerrotik Cernadillako urtegirantz, Atalayako eta Culebrako mendilerroetarantz; Castro ibaiko harana, Segunerako mendilerrotik Puebla de Sanabriaraino, Tera ibaiarekin bat eginez.

Bestetik, Sanabria Garaia Padornelo eta Canda mendateen artean kokatuta dago, Lubián-go harana Tuela ibaiarekin eta Segunderako mendilerroa Bibey ibaiarekin barne hartzen dituena.

Herri txiki ugari ditu (89), mendi eta basoko paisaia harkaiztsuan zabaltzen direnak. Klima hotza da neguan eta epela baina freskoa udan, eta bestela euritsua da eskualdea. Sanabriako lakuaren Natura Parkea lekurik ezagunena da.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Udalerria Azalera Biztanleak (2010) Herriak
Asturianos 42,60 260 Asturianos, Cerezal de Sanabria, Entrepeñas, Lagarejos de la Carballeda, Rioconejos eta Villar de los Pisones.
Cobreros 77,70 609 Avedillo de Sanabria, Barrio de Lomba, Castro de Sanabria, Cobreros, Limianos de Sanabria, Quintana de Sanabria, Riego de Lomba, San Martín del Terroso, San Miguel de Lomba, San Román de Sanabria, Santa Colomba de Sanabria, Sotillo de Sanabria eta Terroso.
Galende 90,26 1.308 Cubelo, Galende, Ilanes, Moncabril, Pedrazales, El Puente, Rabanillo, Ribadelago, Ribadelago Nuevo, San Martín de Castañeda eta Vigo.
Hermisende 108,75 313 Castrelos, Castromil, Hermisende, San Ciprián eta La Tejera.
Lubián 94,39 362 Aciberos, Chanos, Hedroso, Las Hedradas, Lubián eta Padornelo.
Palacios de Sanabria 37,01 282 Otero de Sanabria, Palacios de Sanabria, Remesal eta Vime de Sanabria.
Pedralba de la Pradería 105,11 298 Calabor, Lobeznos, Pedralba de la Pradería, Rihonor de Castilla eta Santa Cruz de Abranes.
Pías 43,91 157 Barjacoba, Pías eta Villanueva de la Sierra.
Porto de Sanabria 200,82 222 Porto de Sanabria.
Puebla de Sanabria 81,39 1.565 Castellanos, Puebla de Sanabria, Robledo eta Ungilde.
Requejo de Sanabria 46,10 171 Requejo de Sanabria.
Robleda-Cervantes 32,47 453 Barrio La Gata, Barrio Lagarejos, Cervantes, Ferreros, Paramio, Robleda, Sampil, San Juan de la Cuesta, Triufé eta Valdespino.
Rosinos de la Requejada 154,78 436 Anta de Rioconejos, Carbajalinos, Doney de la Requejada, Escuredo, Gusandanos, Monterrubio, Rionegrito, Rosinos de la Requejada, Santiago de la Requejada eta Villarejo de la Sierra.
San Justo 75,12 295 Barrio de Rábano, Coso, Rábano de Sanabria, Rozas, San Ciprián eta San Justo.
Trefacio 25,48 189 Cerdillo, Murias, Trefacio eta Villarino de Sanabria.


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea tradizionalki elehiruduna izan da, gaur egun gaztelera hizkuntza nagusia bada ere. Bestela, astur-leonesaren aldaera bat (senabrés) izan da bertako hizkera propioa, bestaldeko miranderarekin senidetuta dagoena. "Furmientu" izeneko erakundeak, "Zamoranos pola Llingua" eta "Facendera pola Llingua de Zamora" elkarteen bat egitean sortua 2002an, hala hizkuntzaren batasuna nola bertako aldaera sustatzen ditu.

Azkenik, Sanabria Garaian eta Calabor herrian galiziera izan da orain arteko hizkuntza tradizionala.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe tradizionalak Pueblan.

1. San Martín de Castañedako monasterioa (Galende): Nabarmena da Sanabriako monumentu guztien artean, Zamorako agerpen erromaniko bikaina dena. X.-XII. mendekoa.

2. Nuestra Señora del Azogueko eliza (Puebla de Sanabria).

3. Virgen de La Alcobillako santutegia (Rábano de Sanabria, San Justo): Eraikin neogotikoa da (XVI. mendekoa).

4. Santiago de los Coutoseko eliza (Terroso, Cobreros).

5. Nuestra Señora de Los Remedioseko santutegia (Otero de Sanabria, Palacios de Sanabria).

6. Virgen de la Tuizako santutegia (Chanos, Lubián).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanabria Aldatu lotura Wikidatan