Ocañako espetxea

Koordenatuak: 39°57′08″N 3°29′52″W / 39.952133°N 3.497719°W / 39.952133; -3.497719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ocañako espetxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaOcaña
Koordenatuak39°57′08″N 3°29′52″W / 39.952133°N 3.497719°W / 39.952133; -3.497719
Map
KudeatzaileaGeneral Secretariat for Penitentiary Institutions General Secretariat for Penitentiary Institutions
Espetxearen aurrean txongilari eskainitako monumentua dago.

Ocañako espetxea, gaur egun Ocaña I espetxea (gaztelaniaz: Centro Penitenciario de Ocaña I), Ocañan (Toledon) dagoen espetxea da. Espainiako espetxe zaharrenetariko bat da. 1883an inauguratu zen. Ondoan Ocaña II espetxea dago, 1980an eraikia.[1] Frankismo garaian oso espetxe gogorra izan zen eta hilarazteak eguneroko kontua izaten zen. Bereziki ezaguna tiroz presoak hil arazten zituen apaiz borreroa izan zen, Ocañako apaiz beltza eta Apaiz borrero gisa ezaguna.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalazioak 1883an inauguratu ziren eta lehen unetik garrantzi handia izan zuen. 1914an aldatu zuten eta preso arrunteen espetxetik helduentzako erreformatorioa bihurtu zuten. Espainiako Gerra Zibilean Errepublikako Gobernuan militar-ospitalea bihurtu zuten, fronteko zaurituak zaintzeko. Gerra behin amaituta berriro ere espetxea izan zen, Espainiako gogorrenetariko bat. Diktadura garaian Espainiako espetxe handienetariko bat izan zen, 15.000 preso izanik. Espetxe horretan Miguel Hernández idazlea entzerratu zuten 1940-1941ean; beste antifrankista ospetsua, Marcos Ana, 1944tik aurrera egon zen. Miguel Hernandez poesia irakasten zien beste espetxeratuei; horrela oso ezaguna den "El cura verdugo" poema idatzi zen; poemaren egilea ez dago oso garbi.[3] Apaiz horren identitatea oraindik ez da argitu baina, dirudienez, tortura eta afusilamendu saioetan laguntzailea izaten zen. Tulio Riomesta-ren arabera espetxean gutxienez 1300 preso errepublikarrak erail zituzten.[4]

Gaur egun bere kontserbazio egoera ez da ona, nahiko zaharkituta baitago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]