Ogdoada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ogdoada, izaki banazin bat eratu eta elkarrekin lan egiten zuten zortzi jainkoen izena da, "Thoten arimak ere deituak", egiptoar mitologiaren arabera.

Ogdoada, lau jainko bikotez osatuta dago, guztiek elkarrekin, Munduaren sorreraren aurretik zegoen jatorrizko kaos likidoaren izaera pertsonifikatzen dutena. Nun eta Naunet, "jatorrizko urak" edo "kaosa", Kuk eta Kauket, "ilunpeak", Heh eta Hehet "espazio amaigabea", Nia eta Niat "bizitza", "ezinzehazte espaziala" dira, batzuetan Tenemu eta Tenemetengatik "ezkutuan dagoena", edo Amon eta Amonetengatik "misteriozkoaren hasiera" ordezkatuak.

Eurek sortu zuten Ra jainkoa bere barnetik jaio zen arraultza erruna izan zen muinoa. Ogdoadako presentzia maskulinoak, igel bezala irudikatuak dira, edo igel burudun pertsonaia bezala, jainkosak, suge eran irudikatuak diren bitartean, edo suge burudun emakume bezala. Baita babuino bikote, edo behi eta zezen bezala.

Bereziki gurtuak izan ziren Goi Egiptoko Hermopolis Magnan.

Bazuten santutegi bat Medinet Habun ere, Tebasetik mendebaldera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ogdoada Aldatu lotura Wikidatan