Ogi-zuhaitz
| Ogi-zuhaitz | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Rosales |
| Familia | Moraceae |
| Leinua | Artocarpeae |
| Generoa | Artocarpus |
| Espeziea | Artocarpus altilis |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | breadfruit (en) |
Ogi-zuhaitza edo ogi-arbola (Artocarpus altilis) morazeoen familiako tropikoetako zuhaitza da. Fruituak gai irintsu bat du sukaldaritzan erabiltzen dena.[1] Patata antzeko usaina du, ogi berriaren antzekoa. Jatorria eskualde indo-pazifikoan dauka (seguruenik Malaysiako artxipielagoetan) eta antzinatik Ozeania osoan zabaldua izan zen. Ehundaka mota laboratzen dira, Asiako hegoekialdetik Polinesiaraino.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ogi-zuhaitzak 21 m neurtu ditzake heldutasunean, baina ohikoena 12-15 m inguru izatea da. Enborrak 2 m-ko diametroa izan dezake gehienez eta oinarri sustraiak izaten ditu. Enborrean zehar latex esnekara eta zuri bat aurki daiteke.
Bere hostoak berde argi distiratsuak dira gainetik, eta barrualdetik horixkagoak eta itzaliagoak. Zuhaitz iraunkorra zein hostoerorkorra izan daiteke klima eta habitataren arabera. Hostoak obatuak dira, 23-90 cm luze izan ohi dira eta 50 cm-ko zabaleraraino irits daitezke.
Espezie monoikoa da, alegia, bi sexuak daude landare berdinean. Polinizazioa gurutzatua izaten da, baina ez da beharrezkoa fruitua sortzeko. Fruitua borobila edo obalatua izaten da, 5-30 cm zabal eta 9-45 cm luze. 250 g eta 6 kg artean pisatu dezake. Azalak 5-7 geruza izaten ditu, eta barneko testura biguna eta haragitsua da, krema kolorekoa. Berde argia, berde-horixka edo horia izan daiteke; espezie konkretu batzuen fruituak laranjak edo arrosak ere izan daitezke. Balio nutrizionalei dagokienez, platano batek baina proteina gehiago ditu, eta bere %60 almidoia da. Hazi asko izan ditzake, jangarriak direnak, edo hazirik gabekoa izan.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ogi-zuhaitza estuki lotzen da kultura ozeanikoaren garapenari, bereziki Polinesia, Melanesia eta Mikronesian. Honako erabilerak dira zabalduenak: ongarri gisa erabiltzea, lurra egonkortzeko, lorategiak osatzeko erabiltzea, animalientzat babes gisa, beste landare batzuentzat egitura izatea, apaingarri gisa, fruitua lortzeko, medikuntzan (latexa eta hostoak bereziki), egurra lortzeko, zuntzak atera arrantza-sare eta sokak sortzeko, latexa itsasgarri gisa erabiltzeko, loreak moskitoak uxatzeko...

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |