Ogi biribil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogi biribil
ogi
Historia
JatorriaEspainia
Zamorako (Espainia) ogi biribila.

Ogi biribil, baita Olata,[1] Panpot, Ogi-panpot ere,[2] bi libra (900 gramo) baino gehiago pisatzen duen ogia da; beraz, ogi handiena da. Lau librakoa baldin bada, Laukoa esaten zaio. Normalean forma biribila izaten du, baina badira laukizuzenak ere (molde egokia erabiliz gero), edo forma irregularrak labean orea zabaltzen delako. Oro ogi hauek azal lodi eta txigortua izaten dute, eta mami harroa. Baserriarekin eta nekazal munduarekin lotura handia duen ogi mota bat da.

Motaren arabera, hartzidura eta oratzea alda daitezke.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, ogi biribila zen ogiaren formarik ohikoena; izan ere, ogi-mota hori bakoitzak bere etxean ekoizten zuen, eta gero herriko labera eramaten zituzten, han bukatzeko. Piezak oso handiak egiten ziren asteak iraun zezaten, beste masa bat egiten zen arte. Horrela egin izan da herri ogia antzina-antzinatik. Gaur egun, ogi-kontsumitzaileek nahiago dituzte ogi txikiagoak eta maneiagarriagoak, eta etxe-tradizioa galtzen ari da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]