Ogmios
Ogmios | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogmios, Ogmius edo Ogmion jainko galiarra izan zen, erromatarrek Herculesekin parekatu zutena. Elokuentziaren jainkotzat hartzen da, bai eta indar fisikoaz eta borroka-grinaz betetako jiankoa. Jainko psikoponpoa del ere ulertzen dute gaur egun ikerlariek.
Iturriak eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainko honi buruzko iturriak oso urriak dira: Luciano Samosatakoaren testu bat eta inskripzio batzuk galiarren kasuan[1].
Austriako ekialdean dagoen Bregenzen (erromatar garai Rhetia probintziako Brigantium) aurkitutako berunezko oholtxotan (defixione[2] bat) izendatuta agertzen da[3], motako testu batean (EDCS-38700261 da) eta. Azpimunduarekin lotuta egon zitekeela uste dute egungo ikerlariek. Xabier Delamarre, zelta hizkuntzetan aditua den frantses filologoak dio Ogmios izenaren sustraian, "bidea" esanahia dagoela, hau da, hildakoak bidean gidatzen dituena[4].
Hala ere, II. mendeko Luciano Samosatakoa idazle siriarrak, Herkulesekin parekatu zuen. Lucianok deskribatzen du Ogmiosen irudi bat ikusi duela Galiako fresko batean. Bertan, astamakilari eusten dion eta lehoi-azala duen azal iluneko agure gisa irudikatzen zen. Bitxia bada ere, irudi horretan, hori anbarez eta urrez egindako katea bat ikusten zen, pertsonak jainkoari lotzen zituena. Kateek jainkoaren mihiaren zulo batetik atera eta gizonen belarrietara lotuta zeuden. Horrek zer esan nahi zuen galdetzean, galiarrek erantzun zioten irudiak elokuentzia irudikatzen zuela[5]. Atributu hori Hermes/Merkuriorekin lotu zen grekoentzat eta erromatarrentzat[6].
Herkules eta Hermes jainko erromatarrei lotua ekialdeko tradizio zeltikoan.
Irlandan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandan Ogma zen bere baliokidea. Irlandan ere bere indar fisikoa eta gerlaria (Herkulesen ezaugarria) azpimarratzen zen. Irlandako tradizioan gizon beltzaran gisa erretratatu zuten ere, eta haren borroka-oldarra hain handia zen, ezen beste gudari batzuek kontrolatu behar baitzuen, kateekin lotuz, borroka hasi arte.
Bestalde, Ogam idazkeraren, "zeinu magikoen" asmatzailetzat zuten; haren zeinuen indarra hain da handia ezen aurkaria geldiaraz zezakeen. Ogam idazkera Irlandan erabili zuten K.a. IV. mendetik aurrera eta badirudi alfabeto horren izena jainko honi zor zaiola; izen aproposa, elokuentziaren jainko batentzako.
Galesen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Rhŷs, zelterazko hizkuntzen filologoak proposatu zuen Galeseko legendatan agertzen den Eufydd fab Dôn pertsonaia Ogmios jainko galiarraren galestar bertsioa izan zitekeela[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Ogmios» Oxford Reference doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ Defixione bat, erromatar garaiko madarikazio oholtxo bat zen. Idazten zuenak, jainko-jainkosa jakin batzuei erregutzen zien norbaiti kalte egitea eta oholtxoa, sarritan, hilobi baten inguruan lurperatzen zen.
- ↑ Urbanova, Daniela. (2018-01-01). «Latin Curse Tablets of the Roman Empire (2018). Innsbrucker Beiträge zur Kulturwissenschaft, vol: 17. 2018, 557pp. ISBN 978-3-85124-245-4.» Latin Curse Tablets of the Roman Empire. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ Delamarre, Xavier. (2003). Dictionnaire de la langue gauloise: une approche linguistique du vieux-celtique continental. (2e éd. rev. et augm. argitaraldia) Éd. Errance, 238 or. ISBN 978-2-87772-237-7. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ Robert, Charles. (1885). «Ogmius, dieu de l'éloquence, figure-t-il sur les monnaies armoricaines ?» Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres 29 (3): 268–273. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. «El antiguo panteón celta» Enciclopedia de la Historia del Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ Rhys, John. (1908). All around the Wrekin. London, Issued by the Society (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egger, Rudolf. (1962-63). Römische Antike und frühes Christentum: Ausgewählte Schriften von Rudolf Egger; Zur Vollendung seines 80. Lebensjahrak, arg. Artur Betz eta Gotbert Moro. 2 liburuki. Klagenfurt: Verlag des Geschichtsvereines für Kärnten.
- Jones, Mary. "Ogmios", Jones's Celtic Encyclopedia