Psikoponpo


Irelu, jainko, jainkosa eta izpiritu psikoponpo bat mitologietan edo erlijioetan hildakoaren arimak bizitzaz haratago, zerura edo infernura eramateko eginkizuna duen izakia da. Hitza greziar ψυχοπομπóς (psychopompós)-tik dator, psikea, «arima» eta pompós, 'gidak edo sorrarazten duena'.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaki hauek mendeetan zehar irudikatzen diren zenbait animalia, espiritu, jainko, aingeru edo deabrurekin lotzen dira batez ere.
Kultura batzuetan ere xamanaren funtzioetako bat psikoponpo gisa ere jardutea dela uste da. Kasu honetan, arima bizitza haratago gidatu ez ezik, birsortzen lagunduko luke ere; arima jaioberria mundura sartuz. Xamanak kontzientzia egoera aldatuan bidaiatzen du beste munduetara, bere laguntzaileekin batera beste errealitatetik (animalia boteretsuak) eta irakasleek lagunduta, beste errealitatetik arimagune seguru batera eramaten laguntzen du. Askotan "hildakoaren" arima harrapatuta dauden espazioetatik ihes egiten laguntzen du, linbotik terminologia katolikoaren kasuan.
Beste errealitateko (munduak edo erresumak) irakasleak gizabanakoaren kulturak markatutako sinesmenen esparruan etortzen dira maiz, adibidez, Jesus, Ama Birjina, Mahoma, etab.
Ohikoa da xamanak lan honengatik kuota altuak eskatzea. Baina zeregin hori ere askotan egiten dute oboloa eskatu gabe.
Psikoponpoak erlijio desberdinetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinako mitologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psikoponpo adibide klasikoak antzinako erlijioetan ikus daitezke:
- Antzinako Egipton; hildakoen jainkoa Anubis.
- Hinduismoan; heriotzaren jainkoa Yama.
- Antzinako Grezian; Hermes[1][2] jainkoa eta Karon[3] txalupa gidaria.
- Antzinako Erroman; Merkurio jainkoa.
- Eskandinaviar mitologian; Walkiriak.
- Mitologia Aztekan; Xolotl.
- Etruriar mitologian; Vanth.
Mitologia modernoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinatar erlijio tradizionalean Heibai Wuchang, literalki "Zuri eta Beltza iragankortasuna", hildakoen espirituak azpimundura gidatzen dituzten bi jainkoak dira.
Hinduismoan Shivak Tarakeshwararen itxura hartzen du antzerako rola egiteko, arima mokshara bideratzen du. Era berean Bhagavata Puranan, Visnudutas eta Yamadutas haien maisuen mezulariak ziren, Vishnu eta Yama. Haien lana Ajamilaren istorioan irudikatzen da. Askoren ustetan, azpimundura eramateko arimak gorputik bortizki ateratzen dira.[4]
Persiar tradizioan, Daenak, Zoroastrismoaren jainkosak, Chinvat zubia zeharkatzea merezi zuenei emakume zerbitzari gazte eta eder bezala agertzen zitzaien. Merezi ez zuenei sorgin zahar lazgarri bezala.[5]
Islamean, Azraelek arimak zerura eramaten dituen heriotzaren aingeru bezala jokatzen du.[6]
Heriotzaren jainko espezifikoaren kontzeptu politeista ukatua izan zen Judaismo monoteistagatik, Jainkoa bakarrik bizitza eta heriotzaren zuzendaria baita.[7]
Kultura askotan, xamanek psikopomparen rola betetzen zuten. Xaman hauek ez zuten bakarrik hildakoaren arima gidatzen, baizik eta jaiotzatik laguntzen zuten, jaioberriaren arima mundura aurkezten.[8] Gaur egungo "midwife to the dying" edota "End of Life Doula[9]" tituluetan psikoponparen lana nabari daiteke.
Filipinetako kulturan antzinako espirituek (anito) psikopomparen funtzioa zuten. Espirituek hildakoa itxaroten dute eta pertsona hiltzerakoan arima berreskuratzen dute, filipineraz: sundô, eta beste mundura gidatzen zuten.[10]
Kristautasunean, Petri Santua, Mikel goiaingerua eta Jesus psikopomp bezala ikusiak dira, heriotzatik zerura bideratzean, edota, Petriren kasuan, ateetatik sartzen uztean.[11]
Kultura popularrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psikopomparen adibiderik ezagunena Herio da, kultura askotan moldatua izan da mundu osoan zehar; Japoniako kulturan gaur egun, Shinigamia.
1989an Sthephen Kingen The Dark Half nobelan eta 1993ean izen berdinarekin egindako pelikulan, txolarreak psikoponpa bezala irudikatuta daude.
Psikologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psikologia analitikoan, psikoponpa inkontzientzia eta kontzientziaren bitartekoa da. Ametsetan sinbolikoki gizon edo emakume jakintsu bezala irudikatzen da, batzuetan animalia laguntzaile bezala irudikatzen da.
Animaliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mitologia / Erligioa | Animalia | Azalpen gehigarria | Irudia |
---|---|---|---|
Maia | Jaguarra (Balam) | Maientzat jaguarra boterearen ikurra da. | ![]() |
Egipto | Enara (Anubis eta Toth[12]) | Enarak Isisen hegaztiak dira. | ![]() |
Mikene (Grezia) | Zaldia[13] | - | ![]() |
Zelta | Erroia (Morrigan)[14] | Morrigan heriotzaren jainkosa da, bataia guztietan erroi itxura hartuta egoten zen. | ![]() |
Arebako | Saia | Saiek borrokan hildakoen gorpuak jaten zituzten. | ![]() |
Lusitania eta Vetonia | Hontza, otsoa, behorra edo ahuntza (Ataecina jainkosa) | - | ![]() |
Kitxua | Hontza (Chiki Tuku) | Hontzak abesterakoan komunitateko partaide baten heriotza aurreikusten zen. | ![]() |
Azteka | Txakurra | Apanohuaya ibaitik Mictlanera gidatzen zituen arimak, betiere animaliren bat txarto tratatu ez izatekotan. | ![]() |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Law, Helen H.; Kerenyi, Karl. (1947-01). «Hermes der Seelenfuhrer» American Journal of Archaeology 51 (1): 108. doi: . ISSN 0002-9114. (kontsulta data: 2021-03-02).
- ↑ Sánchez de la Torre, Ángel. (2003-07-30). «La naturaleza de las cosas como factor jurídico (Un aspecto del esfuerzo de los griegos por alcanzar la «ciencia de la justicia»)» Arbor CLXXV (691): 1111–1129. doi: . ISSN 1988-303X. (kontsulta data: 2021-03-02).
- ↑ «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, ψυ_χο-πομπός» www.perseus.tufts.edu (kontsulta data: 2021-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Gardenstone. (2011). The Mercury-Woden Complex: - A Proposal -. BoD – Books on Demand ISBN 978-3-8448-0750-9. (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ «Page 1. Zoroastrianism After Life. Zoroastrian Funeral Customs & Death Ceremonies» heritageinstitute.com (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ «DEATH, ANGEL OF - JewishEncyclopedia.com» jewishencyclopedia.com (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ «Angel of Death» www.jewishvirtuallibrary.org (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ Hoppál, Mihály. (2005). Sámánok Eurázsiában. Akadémiai Kiadó ISBN 963-05-8295-3. PMC 494447604. (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ (Ingelesez) March 15, Rachel Browne; 2015. (2015-03-15). «The rise of the death doula» Macleans.ca (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ Scott, William Henry. (1994). Barangay : sixteenth-century Philippine culture and society. Ateneo de Manila University Press ISBN 971-550-135-4. PMC 32930303. (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ «Jewish Myth, Magic, and Mysticism: Knock, Knock, Knocking on Heaven's Door: Jewish Psychopomps» ejmmm2007.blogspot.com (kontsulta data: 2021-03-01).
- ↑ (Portugesez) Balieiro, Cristina; Künsch, Dimas A.; Menezes, José Eugenio de Oliveira; Lobato, Marcelo; Martinez, Monica. (2015-12-28). «A imagem arquetípica do psicopompo nas representações de Exu, Ganesha, Hermes e Toth» Revista de Estudos Universitários - REU 41 (2) ISSN 2177-5788. (kontsulta data: 2021-03-02).
- ↑ Viejo Montesinos, José Luis. (1996-12-30). «El hombre como animal: el antropocentrismo en la zoología» Asclepio 48 (2): 53–71. doi: . ISSN 1988-3102. (kontsulta data: 2021-03-02).
- ↑ Ó hÓgáin, Dáithí. (1991). Myth, legend & romance : an encyclopaedia of the Irish folk tradition. (1st ed. argitaraldia) Prentice Hall Press ISBN 0-13-275959-4. PMC 22181514. (kontsulta data: 2021-03-02).