Luziano Samosatakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luziano Samosatakoa
Lucianus.jpg
Bizitza
Jaiotza Samsat Itzuli eta Samosata, 120
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoa Syriac people Itzuli
Lehen hizkuntza Asiriera
Heriotza Atenas, 192 (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
koinéa
Irakaslea(k) Demonax Itzuli
Jarduerak
Jarduerak idazlea, satira-idazlea, filosofoa, biografoa eta poeta
Lan nabarmenak A True Story Itzuli
Dialogues of the Gods Itzuli
Dialogues of the Dead Itzuli
Q3706680 Itzuli

Luziano Samosatakoagrezieraz: Lukianos— (Samosata, egungo Turkian, 125 - Egipto, 192) greziar idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretorika- eta lege-ikasketak egin zituen Antiokian, baina dena utzi zuen, sofista gisa munduan barrena ibiltzeko. Jonia, Grezia, Italia eta Galia ezagutu ondoren, Atenasen finkatu zen, 165ean; han egon zen hurrengo hogei urteetan, eta han idatzi zituen obra gehienak. Egiptoko lurretan hil zen, Erromako funtzionario zela.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lantzat hartu diren laurogeita sei obretatik hirurogeita hamar dira berak eginak, zalantzarik gabe: poemak, elkarrizketak, panfletoak, satira-eleberriak eta abar. Hildakoen elkarrizketak eta Ametsa eta oilarra dira haren elkarrizketa ospetsuenak. Satira guztiz zorrotzak idatzi zituen, eta aberatsak, gizartearen bizioak, filosofo sofistak eta zinikoak (Ikaromenipo; Sektak enkantean), erlijio paganoa (Jainkoen elkarrizketak; Prometeo; Zeus tragikoa'), kristautasuna (Peregrinoren heriotza), literatura-modak, hitz batean, bere garaiko ideologia eta gizarte-agerkari eta gertakari guztiak izan zituen kritikagai. Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi-zorrotzak eta bere errealismoaren irudimen indartsuak (Menipposen bufoi-satiraren ildotik) gar guztiz biziz jantzi zituzten haren obrak.

Luziano Samosatakoaren eragina garai modernoetara iritsi zen, Rabelais, Erasmo, Fénélon, Quevedo, Jonathan Swift, Voltaire eta Giacomo Leopardi idazleen satira lanetan nabari daitekeenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]