Alberto Ruiz-Gallardón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alberto Ruiz-Gallardón
Alberto Ruiz-Gallardón
Datu pertsonalak
Izen osoa Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez
Jaio 1958ko abenduaren 11
Madril (Espainia)

Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez (Madril, Espainia, 1958ko abenduaren 11) abokatua, fiskala eta politikaria da. 2011ko abenduaren 22tik Espainiako Justizia ministroa da. Lehenago Madrilgo alkatea (2003-2011) eta Madrilgo Erkidegoko presidentea (1995-2003) izan zen. Alderdi Popularreko kidea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak, eta 23 urterekin oposizioetan parte hartu ondoren fiskal-postua eskuratu zuen. 1977. urtean Alianza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1983an Madrilgo zinegotzi izendatu zuten, 1986an alderdiko zuzendaritzan sartu zen, eta APren estatutuen idazketan parte hartu zuen. Jorge Verstrynge idazkari orokorra bere kargutik kendu zutelarik, Alberto Ruiz-Gallardónen esku gelditu zen kargu hura 1986an, eta urte hartan bertan Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. 1987an APko lehendakariorde izendatu zuten (lau ziren kargu horretan), eta, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko senatari hautatu zuten. 1988an, bertan behera utzi zituen alderdi barruko kargu guztiak, Hernández Mancha alderdi buruarekin izandako gorabeheren eraginez, baina 1989an berriro itzuli zen zuzendaritzara, Manuel Fragaren agintaldian. 1989ko hauteskundeetan senatari-karguan berretsi zuten, eta baita 1993an ere, eta 1991n berriro izan zen Madrilgo Erkidegoko lehendakarigaia; hauteskunde haiek ez, baina 1995ekoak irabazi zituen, eta berriro ere 1999an. 2003an Madrilgo alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta Madrilgo alkate bilakatu zen. 2007ko eta 2011ko udal-hauteskundeak ere irabazi zituen. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan Madrilgo diputatu aukeratu zuten. Urte bereko abenduan Mariano Rajoyk Justizia ministro izendatu zuen[1].


Aurrekoa
Joaquín Leguina
Madrilgo Erkidegoko presidentea
1995-2003
Ondorengoa
Esperanza Aguirre
Aurrekoa
José María Álvarez del Manzano
Madrilgo alkatea
2003-2011
Ondorengoa
Ana Botella

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Ruiz-Gallardón Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.