Edukira joan

Ohrid-eko aintzira

Koordenatuak: 41°02′N 20°43′E / 41.03°N 20.72°E / 41.03; 20.72
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohrid-eko aintzira
Liqeni i Ohrit
Охридско Езеро
Datu orokorrak
Garaiera695 m
Motaaintzira eta ancient lake (en) Itzuli
Luzera30,4 km
Zabalera14,8 km
Azalera349 km²
Sakonera288,7 m
Bolumena55.400 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak41°02′N 20°43′E / 41.03°N 20.72°E / 41.03; 20.72
Honen parte daNatural and Cultural Heritage of the Ohrid region (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaDrin Beltza
Erresidentzia denbora70 a
Arroaren azalera1.414 km²

Ohrid-eko aintzira[1] (albanieraz: Liqeni i Ohrit; mazedonieraz: Охридско Езеро, Okhridsko Ezero), Ipar Mazedoniako Errepublika eta Albaniaren arteko mugaren hego-ekialdean dagoen aintzira bat da, 358 km²-ko azalera duena. Balkanetako aintzirarik sakonena da (288 m), eta munduko zaharrenetakoa, Titikaka eta Baikal aintzirekin batera.

Prespa aintziraren infiltrazioei esker elikatua, Itsaso Adriatikoan itsasoratzen da. Ur gardenak, batzuetan 22 metroko sakonera arte gardenak, eta fauna aberats eta askotarikoa izateagatik da ezaguna.

Erriberako ekialdean dagoen Ohrid hiritik hartzen du izena. Mazedoniako Errepublikaren hiriburu turistikoa da, eta aintzira, hainbat hondartza eta bizantziar monasterioz inguratuta dago, herrialdeko erakarpen handienetakoa delarik. Bestalde, 1979an gizon-emakume guztion ondare bezala izendatu zuten duen ohiz kanpoko izaera naturalarengatik eta 1980an sailkapena erriberako toki historiko eta kulturaletara ere zabaldu da.

Hego-ekialdeko Europako Balkanetako penintsulan kokatzen da. Albaniak, mendebaldean, eta Mazedoniako Errepublikak, bi herenen jabe denak, ekialdean partekatzen dute.[2] Beste aintzira handi batzuek inguratzen dute, hurbilen duena Prespa aintzira da, Mazedoniako Errepublikak, Albaniak eta Greziak partekatzen dutena.

Ohrid-eko aintziraren uren gardentasuna fosforo maila baxuei dagokie, oligotrofia deritzon fenomenoari. Ohrid-eko aintzirak litroko 4,5 μg fosforo ditu bakarrik. Konparazioan, adibidez, Genevako aintzirak litroko 10 miligramo ditu, nahiz eta ez dagoen fosforo isuriengatik kutsatuta.

Naturaren degradazioa eta zaintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira faktore askoren erruz dago arriskuan, denak gizakiaren jarduerekin eta bertan egotearekin erlazionatuak.

Uraren kutsadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren kutsadura lehendabiziko ingurumen-arazoa da. Urak erriberako nekazariek erabiltzen dituzten pestizida eta ongarriekin kutsatuta daude, eta baita tokiko isurketengatik ere. Adibidez, 2006 arte Pogradec hiriko hondakin-uren 30%a inolako tratamendurik gabe botatzen zuten aintzirara. Ordutik, hondakin-urentzako araztegi bat eraiki da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .. Ohrid leku-izeneko "h" letra gaztelaniazko "j" bezala ahoskatzen da
  2. (Ingelesez) Global environemental facilities, World Bank - Lake Ohrid conservation project.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]