Oi Hockey Estadioa
Oi Hockey Estadioa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Shinagawa |
Chōchō | Yashio |
Koordenatuak | 35°35′34″N 139°45′13″E / 35.592764°N 139.753675°E |
Historia eta erabilera | |
2020ko Udako Olinpiar Jokoak | |
Inaugurazioa | 2019 |
Erabiltzailea | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Webgune ofiziala | |
Oi Hockey Estadioa, japonieraz : 大井ホッケー競技場 - Ōi hokkē kyōgijō, Tokion dagoen erabilera anitzeko estadioa da. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako eraiki zen[1][2]. Olinpiar Jokoetan belar hockey lehiaketak eta Paraolinpiadetako futbol lehiaketak jokatuko dira bertan. Japoniako hiriburuko kostaldean dago, Erdialdeko Oi Kostaldeko Parkean, eta 15.000 ikusleentzako lekua du bi zelaitan banatuta.
Instalazioen ikuspegi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntza 2019ko urtarrilean hasi zen, eta urte horretako ekainean amaitu zen. Estadioaren azalera belar artifizialez egina dago[2]
Jokoen ostean, instalazioak kirol ezberdinetarako eta kirol entrenamendu programetan erabiltzea aurreikusten da[2]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oi Hockey Estadioa Oi Central Coastal Park eremuan dago. Tokioko Ōi Keibajō Mae geltokitik edo Keikyu Tren Line Main Line Tachiaigawa geltokitik irits daiteke.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belar-hockeya 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oi Hockey Stadium 2021-08-08an begiratua
- ↑ a b c «Oi Hockey Stadium|Competition Venue|Games Information|2020 Games Preparation|Bureau of Tokyo 2020 Olympic and Paralympic Games Preparation» www.2020games.metro.tokyo.lg.jp (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
Kanpo esteka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oi Hockey Estadioa - Japoniako Hockey Elkartea