Oiartzungo lubaki-eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oiartzungo lubaki-eremua
Kokapena
Txoritokietako gotorlekua.
San Markos gotorlekua.
Erlaitzeko gotorlekuaren aztarnak.

Oiartzungo lubaki-eremua zortzi gotorlekuen defentsa lerro bat izan zen, bukatu gabe geratu zena. Espainiako Armadak proiektatu zuen XIX mende amaieran, Pirinio mendi kate osoan zehar eratutako defentsaren parte bezala, Frantziatik zetozkeen inbasioei aurre egiteko.[1]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hori diseinatzeko Antonio Rojí eta Francisco Roldán izendatu zituzten 1884 eta 1885ean. Proiektutako zortzietatik hiru bakarrik altxatu ziren: Guadalupe Hondarribian, San Marko[2] eta Txoritokieta Errenterian.[3] Guadalupekoa handiena zen. Helburu militarra Frantziarekiko mugako defentsa ziurtatzea izan zen, III. Karlistaldia amaitu bezain pronto (1876). Halaber, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaiaren iparraldean domeinu militarra ziurtatu nahi zuten karlisten beste altxamenduen beldurrez. Martxan jartzen hasi zenerako militarki proiektu absurdoa zen batez ere hegazkintza militarrarekin eta artillerian emandako aurrerapenekin.

Lubaki-eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lubaki-eremuaren kontzeptua militarra da. Helburua lurralde batean armada indar handia biltzea da. Oiartzungo proiektu honetan 38.000 soldadu bildu nahi zuten. Indar horiek mantentzeko azpiegitura egokiak behar ziren: ospitaleak, biltegiak, errepide militarrak. Lurraldeko puntu garaienetan gotorlekuak eraikitzen ziren handik inguruak kontrolatzeko eta etsaiei tiro egiteko. Aldi berean, gotorlekuak haien artean babesten ziren.[1]

Proiektatutako gotorlekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Juan Antonio Saez Garciak bildu dituen datuak:

  • Guadalupe Hondarribian. 210 metrotan eraikia, 600 soldadu izan behar zituen. 1900 urtean bukatu zuten.
  • San Markos Errenterian. 271 metrotan. 250 soldadu izan behar zituen. 1888.urtean bukatu zuten.
  • Txoritokieta Errenterian. 310 metrotan. 60 soldadu izan behar zituen. 1890.urtean bukatu zuten.
  • Erlaitz Irunen. 310 metrotan. 508 soldadu izan behar zituen. 1887.urtean aurreproiektua aurkeztua izan zen baina azkenean ez zen onartu. Dena dela, aztarna batzuk gelditu dira.
  • Belitz. 500 metrotan. 300 soldadu. Aurreproiektua 1887an aurkeztu zen.
  • Arkale. 500 metrotan. 200 soldadu. Aurreproiektua 1887an aurkeztu zen.
  • San Enrike. 547 metrotan. 60 soldadu. Aurreproiektua 1884an aurkeztu zen.
  • San Martzial. 218 metrotan. 200 soldadu. Aurreproiektua 1887an aurkeztu zen.

Gotorleku hauen defentsa hiru lerrotan antolatu behar ziren:

  • Abangoardiakoa, Iparraldeko mugatik gertu. Hiru izango ziren lerro honetan: Guadlaupe, San Martzial eta Erlaitz.
  • Erdikoa, San Enrike, Belitz eta Arkale.
  • Mendebaldekoa: Txoritokieta eta San Marko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Antonio., Sáez García, Juan ([2002]) Gotorlekuak Gipuzkoan, XVI-XIX. mendeak Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes ISBN 8479073624 PMC 433405551.
  2. .
  3. .

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]