Oier III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Oier III.a (? - 1318) Zuberoako azken bizkondea izan zen, 1257 eta 1307. urteen bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raimundo Gilen V.aren semea izan zen. 1257an Liginagako jaunak Henrike III.a Winchesterkoa Ingalaterrako erregearen alde jarri eta Mauleko gaztelua setiatu zuen. Setioan aita hil zitzaion eta Oier III.a jazarri zen hurrena ingelesen aurka. 1261ean izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, uko egin behar izan zion Zuberoari, Landetako lurralde batzuen truke.[1] Zuberoara itzuli, gerrari ekin eta seneskalari ihes eragin zion. Nafarroa eta Frantziako errege Filipe Ederrak Akizeko jaun izendatu eta Zuberoako lurrak berreskura zitzan lagundu zion (1294). Luis I.a Setatiari eman zion Zuberoako bizkonderria eta, ordainetan, erregeak Arradako gaztelua eta Nafarroako hainbat tokitako errentak eman zizkion (1307)[2]. Horren ondoren nagusitu ziren Zuberoan bizkonde biarnesak.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]