Raimundo Gilen V.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raimundo Gilen V.a
Bizitza
HeriotzaMaule, 1257
Jarduerak

Raimundo Gilen V.a (? - Maule, 1257) Zuberoako bizkondea izan zen, 1244 eta 1257. urteen bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raimundo Gilen IV.aren semea zen. Ez zion men egin Henrike III.a Ingalaterrako erregeari, aurrekoek bezala; leialtasuna eskaini zion Nafarroako erregeari, Biarnoko edo Akitaniako jaun eta dukeen aurkako auzietan[1]. Laguntza handia eman zion Nafarroako erregeari gaur egungo Nafarroa Behereko lurraldeetako jaunen onespena lortzen.

1249an ez zion jaramonik egin Simon Monfortekoak Ingalaterrako erregea onar zezan eginiko deiari, eta urte berean sartu ziren ingelesak Zuberoan. Gatazkek zortzi urte iraun zuten, eta 1257an Liginagako jaunak Ingalaterrako erregearen alde jarri eta Mauleko gaztelua setiatu zuen. Setioan hil zen Raimundo Gilen V.a. Oier III.a haren semea jazarri zen hurrena ingelesen aurka, eta 1261ean izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, uko egin behar izan zion Zuberoari, Landetako lurralde batzuen truke. Nafarroara joan zen Oier III.a eta Erradako jaurgoa eman zion Nafarroako erregeak. Horren ondoren nagusitu ziren Zuberoan bizkonde biarnesak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Raymond Guillaume V - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).