Oinarrizko Herri Kongresuak
Oinarrizko Herri Kongresua (arabieraz: مؤتمر شعبي أساسي - Mu'tamar shaʿbi asāsi) Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handiaren barruan dagoen gobernu unitate txikiena da. Modu orokorrean udalerri baten antzekoa da. Kongresu horretan adinez nagusi diren gizon zein emakume guztiek parte har dezakete. Funtzionamendua batzar batena da, demokrazia zuzenarekin, non sektore ezberdinak leinu edo klanetan antolatzen diren.
Gaur egun dagoen kongresu ereduan urtean hiru bilera egiten dira gutxienez, baina gehiago dei daitezke. Lehenengo bileran agenda zehatz bat egiten da hurrengo bi bileratako gaiak zeintzuk izango diren erabakitzeko. Bigarren bileran herri asanbladan erabakitzen dira herrian bertan dauden arazoak. Hirugarren bileran komite ezberdinetako postuak hautatzen dira, ordezkariak aukeratu eta politika nazional zein internazionala eztabaidatzen dira. Eguneroko kudeaketa eta gainbegirada komite horietako pertsonek egiten dute, kongresuak berak erabakitakoaren arabera. Hurrengo maila politikoa barrutiko kongresua da eta euren gainean Herriaren Kongresu Orokorra dago.