Jamahiriya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Jamahiriya (arabieraz: جماهيرية; transkripzioa: jamāhīriyyah) arabierazko neologismo bat da, gehienetan «masen estatu» moduan itzultzen dena. Termino orokor baten zentzua du, herri errepublikaren antzekoa; eta 1977tik aurrera Muammar al Kadafik Libian ezarritako estatu-eredua deskribatzen du. Nisba atzizki-adjektiboa جماهيرية («masa-», «masena») Kadafiren Liburu Berdeko (1979) hirugarren zatian agertzen da: إن الحركات التاريخية هي الحركات الجماهيرية, «mugimendu historikoak masa-mugimenduak dira».

Libiako Gobernuak bere burua demokrazia zuzentzat dauka, non ez dagoen alderdi politikorik. Alderdien ordez herri-batzarrak daude, maila desberdinetan antolatzen direnak. Libiako erregimenaren erretorikaren arabera, horrela, estatu-nazioaren ideiak ez du zentzurik Libian, bertako oinarria tribuak omen direlako nazioa bera baino.[1]

Jamāhīriyyah hitza jumhūriyyah hitzetik eratortzen da, «errepublika» terminoaren arabierazko itzulpen ohikoa dena. Jumhūr —«publikoa»— osagaia bere pluralera aldatuz sortzen da :jamāhīr —«masak». Gainera, estatu sozialisten «herri errepublika» terminoaren antzekoa da. Libiaren izen osoa itzultzerakoan, jamahiriya ez da aldatzen: Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]