Okapi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Okapi
Okapi2.jpg
Iraute egoera

Arriskuan (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Artiodactyla
Familia Giraffidae
Generoa Okapia
Espeziea Okapia johnstoni
P. L. Sclater 1901[1]
Hedapen mapa
Okapi distribution.PNG
Datu orokorrak
Haurdunaldia 14,5 hilabete

Okapi (Okapia johnstoni) Okapia generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Giraffidae familian sailkatuta dago. Fosil biziduntzat jotzen dute Miozenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko oihanetan bizi da. Bere generoaren kide bakarra da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jirafaren antza du, hanka eta lepo motzagoekin. Ilaje gorrixka du gorputz osoan hanketan eta gluteoetan izan ezik. Atzeko aldetik, guteoak eta hankak zuriak eta beltzak ditu, zebrarenen antzekoak.

Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako eta zuhaixketako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm-ko luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia, ezen belarrien barrualdea garbitu dezaketen mihiaren puntarekin. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan eta 1,50-1,70 m-ko altuera. 250-300 kg-ko pisua izaten dute.

Okapiak nahiko animalia bakartiak dira. Araldian baino ez dira elkartzen edo kumeak zaintzen dituztenean. Emeak kume bakarraz erditzen dira 435 eta 445 egunen arteko ernaldiaren ondoren, 15 hilabete gutxi gorabehera.

Kumea emea bada 2 urterekin garatuko da eta arra bada, ordea, 4 urterekin. Kumeak oso gazteak direnean ezin dute bereizi beren ama beste emeengandik, eta beste okapi batek adopta dezake kumea ama hiltzen bada. Okapien bizi-itxaropena 30-35 urtekoa da.

Garatuen duten zentzumena usaimena da. Kumeak oso hots diferenteak egiten dituzte amarekin komunikatzeko. Helduak, berriz, ia mutuak dira, bakarrik egiten dituzte hotsak kopulatzeko.

Okapiak belarjaleak dira. 100 landare espezietako hostoak eta zurtoinak jaten dituzte. Espezie horietako batzuk pozoitsuak dira gizakientzat.

Populazioaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongoko Errepublika Demokratikoko oihanetan bizi dira, Aruwimi-ko oihanetan. Estimatzen da 10.000-20.000 okapi geratzen direla mundu osoan. UICN-k esaten du okapia espezie kaltebera dela. Baina hori bakarrik estimazio bat da ez dagoelako nahiko daturik. Segurua dena da okapiaren habitata gerra zibilen erasoa jasotzen ari dela eta beraz, okapien habitata suntsitzen ari dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   P. L. Sclater (1901), 1, 1901, Proc. Zool. Soc. Lond., 50. orrialdeak .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okapi Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Okapia_johnstoni

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]