Okayamako gaztelua
Okayamako gaztelua Okayama-jō | |
---|---|
岡山城 烏城 金烏城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Okayama |
Izendaturiko hiria | Okayama |
Japoniako auzoa | Kita-ku |
Chōchō | Marunouchi |
Ur-masa | Asahi River (en) |
Koordenatuak | 34°39′55″N 133°56′10″E / 34.6653°N 133.9361°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1346 |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | 岡山県岡山市北区 |
Webgune ofiziala | |
Okayamako gaztelua (japonieraz: 備中松山城 Okayama-jō ) Japoniako Okayama hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniarra da.
Nahiko gertu dagoen Himeji gaztelua zuria da eta "lertxuntxoaren gaztelua" ezizena ematen zaio, Okayamakoa aldiz beltza da eta "belearen gaztelua" ezizenaz ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Okayamako gazteluaren eraikuntza 1573an hasi zuen Ukita Naoiek, hiria bereganatu berritan, eta haren seme Ukita Hideiek bukatu zuen 1597an. Teila batzuk urrezkoak zituen eta "Urrezko belearen gaztelua" ezizena jaso zuen. 1600 urtean ordea Sekigaharako borroka galdu eta Tokugawatarren eskutan gelditu zen. Hauek Kobayakawa Hideaki-ri eman zioten gerra-sari gisa. Baina 1602an hau hil egin zen eta 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.
Meiji enperadoreak samurai gazteluak abandonatuta uztea erabaki zuen eta gaztelua inguratzen zuten putzuak lurrez bete eta gaztelua bera hiriak inguratu eta irentsi zuen.
1945eko hegazkin estatubatuarren bonbaketek suntsitu zutenez 1966an kopia zehatza berreraiki zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren erreplika zehatzaz gain Kōraku-en lorategiak dira aipagarriak, izan ere Japoniako hiru lorategi ederrak osatzen baitituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorre nagusia.
-
Dorre nagusia.
-
Dorre nagusia ibaiaren ertzean.
-
Kōraku-en lorategiak.
-
Atea.