Okzitanierazko literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen IX.a Akitaniakoa, ezagutzen den lehen koblakaria

Okzitanierazko literatura edo Probentzako literatura okzitanieraz idatzitako literatur lanen multzoa da.

XI eta XII. mendeetako poesiarekin jaio zen, eta trobadoreen lanaren garapen eta hedapenarekin. Zerikusi handia izan zuen, beraz, Europako Erdi Aroan hizkuntza "arruntak" literaturan erabili zitezen, orduan Europako mendebaldeko kultur hizkuntza zen latinaren nagusitasunaren aurrean. Errenazimentuaz geroz okzitanieraren erabilera ofiziala beheraka joan bazen ere, frantsesaren eraginez, literaturan ez zen sekula eten. Hain da honela non lehen berpizkunde bat izan baitzuen XVI eta XVIII. mendeen artean. XIX. mendearen erdialdean Proventzako zazpi poetak Félibrige sortu zuten, okzitaniera babestu eta lantzeko helburua zuen literatur elkartea, bigarren pizkunde bati hasiera emanik; horietako bat, Frédéric Mistral, Literatura Nobel saria jaso zuen, okzitanieraren eta Okzitaniaren izena eta omena berriz nazioartera jasoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]