Frédéric Mistral
Frédéric Mistral | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1876 - 1888 - Joseph Roumanille (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Maillane, 1830eko irailaren 8a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | Proventzera frantsesa | ||
Heriotza | Maillane, 1914ko martxoaren 25a (83 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marie Mistral (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Aix-Marseillako Unibertsitatea Paul Cézanne University (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | Proventzera frantsesa okzitaniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, poeta eta lexikografoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Félibrige (en) ![]() Ligue de la Patrie Française (en) ![]() Q28659929 ![]() Celtic dinner (en) ![]() | ||
Mugimendua | Félibrige (en) ![]() | ||
Genero artistikoa | olerkigintza hiztegia | ||
![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
Frédéric Mistral (Maillane, Rodanoren Ahoak, 1830eko irailaren 8a — ibidem, 1914ko martxoaren 25a) poeta frantziarra izan zen, okzitanierazko kulturaren pizkundean ikur nagusietakoa izan zena. 1904an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen José Echegaray idazlearekin batera. Haren omenez, Lucila Godoy Alcayaga poeta txiletarrak bere abizena hartu zuen ezizentzat, Gabriela Mistral alegia.
Haurtzaroa nekazari giroan eman ondoren Avignonera joan zen bizitzera, eta bertan Roumanilleren ikasle izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen; zuzenean parte hartu zuen okzitanierazko literaturaren berpizkundearen aldeko higikundean, eta Félibrige eskola sortu zuen 1854an. Mistralek berak itzuli zituen bere lan gehienak frantsesera. Haren literaturgintzaren oinarriak folklorea, ohiturak eta bere jaioterriko paisaia dira. Okzitanieraz idatzitako poesiaren berritzailerik garrantzizkoenetakoa izan zen. Mistralenak dira: Mireille (1859, Mireio, Orixek euskaratua), Calendau (1867), Nerto (1884), Lou Pouèmo dou Rose (1897, Larrosaren poema), Lis Oulivados (1912). v 1905ean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen, José Echegaray-rekin batera.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mireio (1859).
- Calendau (1867)
- Nerto (1884)
- Lis Isclo d'or (1889)
- La Reino Jano (1890)
- Lou Pouemo dou Rose (1897)
- Moun espelido (1906)
- Lis Oulivado (1912)
- Prose d'Armana (1926-29).
Euskaratutako zenbait lan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mireio. Euskaratzailea, Orixe. Argitaletxea, Verdes-Atxirika. Bilbon, 1930
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Mistralen biografia