Olalla Cociña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olalla Cociña
Olalla Cociña (AELG)-2.jpg
Bizitza
Jaiotza Viveiro1979ko urriaren 15a (41 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, kazetaria, idazlea eta musikaria
Kidetza Atrás Tigre (en) Itzuli
Genero artistikoa olerkigintza

Olalla Cociña Lozano (Viveiro, Galizia, 1979ko urriaren 15a) galiziar kazetaria, poeta eta abeslaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Gazteentzako hainbat poesia sari irabazi ondoren, 2000. urtean O Facho poesia saria irabazi zuen.

2005ean lehenengo liburua argitaratu zuen, As cervicais da memoria izenburuko poesia-liburua. Hurrengo urtean, 2006an, Aquí (intemperies) liburua plazaratu zuen. 2008an Fiz Vergara Vilariño poesia saria irabazi zuen Libro de Alicia liburua aurkeztuta. 2016ko Afundación poesia saria irabazi zuen Vestir a noite poesia-sortarekin.[1]

Gainera, Atrás Tigre musika taldeko abeslaria eta teklatu-jotzailea da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • As cervicais da memoria (2005, Edicións Fervenza).
  • aquí (intemperies) (2006, Grupo Correo).
  • Libro de Alicia (2008, Espiral Maior).
  • Ningún precipicio (2013, Toxosoutos).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galizieraz) García, Montse. (2016ko abenduaren 5a). «Olalla Cociña gaña o premio de Poesía Afundación con «Vestir a noite»» La Voz de Galicia Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a.