Oleshkyko hareatza
Oleshkyko hareatza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | klima erdiidor |
Azalera | 161,2 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°35′N 33°03′E / 46.58°N 33.05°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Khersongo oblasta |
Raion of Ukraine | Kherson Raion |
Oleshkyko hareatza (ukraineraz: Олешківські піски, translit.: Oleshkivsʹki pisky) Ukrainako hondar eremurik handiena da.[1] Itsaso Beltzako ukrainar kostaldetik barnealderantz dago, eta hareazko dunez edo kuchuhuryz osatuta dago, bost metroko altuerara iristen direnak. Landaredi urria aurki daiteke hareatzetan zehar.
Tenperatura eta prezipitazio kantitatea direla eta, hareatza hau, batzuetan, erdi-basamortu bezala hartzen dute. Oleshkyko hareatza 15 kilometroko diametrokoa da, eta baso oso trinko batez inguratuta dago, mugitzen ari diren dunak saihesteko landatuta. Bere dentsitatea dela eta, basoan sarritan sua pizten da. Estepa hareatsu txiki samarra izan arren, Oleshkyko hareatzak hondar ekaitzak jasaten ditu. Inguruan dagoen hondar motagatik gertatzen dira, oso fina delako eta haizeak erraz jasotzen duelako. Hondar ekaitzen intentsitatea nahiko ahula da. Oleshkyko hareatzan, 300-400 metroko sakoneran, lurrazpiko laku bat dago, tokiko ingurumenaren funtsezko zati dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Errusieraz) «Алешковские пески – самая большая пустыня Европы» LifeGlobe 2012-11-10.