Ukrainera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ukrainera
українська мова
Ukrainians en.svg
Datu orokorrak
Lurralde eremua Ukraina
Hiztunak 42-47 milioi
Rankinga 26.a
Ofizialtasuna  Ukraina
 Transnistria (Moldavia)
Eskualdea Europako ekialdea
UNESCO sailkapena 1 ziurra
Araugilea Ukrainako Zientzien Akademia Nazionala
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Balto-Slavic languages
Eslaviar hizkuntzak
East Slavic languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subject–verb–object eta stress-timed language
Alfabetoa alfabeto ziriliko eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 uk
ISO 639-2 ukr
ISO 639-3 ukr
Ethnologue ukr
Wikipedia uk

Ukrainera[1][2] Ukrainan hitz egiten den ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza da, eta 40 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko erroldaren arabera, hiztun gehienak herrialdeko ipar eta mendebaldean bizi dira.

Errusiera zaharra bitan banatu zen Erdi-Aroan; ipar-ekialdekoa (Novgorod eta Moskukoa) gaurko errusiera bihurtu zen; hego-mendebalekoa, Polonia eta Lituaniara lotuta, gaurko bi hizkuntzatan bihurtu zen: bielorrusiera eta ukrainera.

Errusiako Inperioaren garaian, ukrainera bigarren hizkuntzarik mintzatuena zen; hala ere, ez zen ofizialki erabilita, baztertuta baizik (errusiar txikia deitzen diote). Bestela, Sobiet Batasunaren lehenengo urteetan, 1921etik 1932ra tolerantziaren politika eta hizkuntzaren hedapenaren aldekoa egon zen. Hortik aurrera eta 1957 arte, hala ere, jazarpena eta errusieraren inposaketa jasan behar izan zuten hiztunek. Nikita Khrustxev ukrainarraren agintaldian, 1960ko hamarkadaren hasieran, berriro ere babesa eduki zuten ukrainerazko hiztunek, bai eta hurrengo urteetan Petro Xelestekin ere. 1980ko hamarkadan, aldiz, Volodimir Stxerbitski atzera errepresiora lerratu zen, Mikhail Gorbatxoven erreformak iritsi bitartean.

Azkenik, 1991tik aurrera eta independentzia lortu ondoren hizkuntzaren ofizialtasuna erdietsi zuten hiritarrek.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukraineraren dialektoak (2005).      Iparraldekoa     Hegoekialdekoa     Hegomendebalekoa

Hiru dialekto nagusiak daude:

- Iparraldekoa, Ukrainako iparraldean, eta Bielorrusia ta Poloniako mugaldeak

- Hegoekialdekoa (hizkuntza ofizialaren iturri nagusia) Errusiako eskuale batzutara zabalduta

- Hegomendebalekoa (batzuek Karpatoetako "rusyn"era hizkuntza proprioa dela uste dute)

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto ziriliko»

Ukrainar alfabetoa:

А а Б б В в Г г Ґ ґ Д д Е е Є є Ж ж З з И и І і Ї ї Й й К к Л л М м Н н О о П п Р р С с Т т У у Ф ф Х х Ц ц Ч ч Ш ш Щ щ Ь ь Ю ю Я я

Transkripzio-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 156. arauan[3] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ukrainera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.