Edukira joan

Olibeta

Koordenatuak: 42°26′10″N 1°25′18″W / 42.43609746°N 1.42152972°W / 42.43609746; -1.42152972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olibeta
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaUxue
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaLa Oliveta
Posta kodea31496
Herritarraolibetar
Geografia
Koordenatuak42°26′10″N 1°25′18″W / 42.43609746°N 1.42152972°W / 42.43609746; -1.42152972
Garaiera357 metro
Distantzia73,8 km (Iruñetik)

Olibeta[1][a] Tafallaldeko Uxue udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Uxueko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak olibetarrak ziren.

Olibeta toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Castillo Munio ("kasstíllo múnio" ahoskatua) edo La Oliveta ("la olibéta" ahoskatua)
  • nafar erromantzez: Castelmunio ("kasstelmúnio" ahoskatua) edo La Oliveta ("la olibéta" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Castellummunio (1150)
  • Castellum Munium (1162)
  • Oliveta (1230)
  • Oliveta (1319)
  • Olibeta (1767)
  • la Olibetta (1800)
  • Oliveta (1994)

Hori da, hain zuzen ere, historiaurreko garaiaren eta Goi Erdi Aroaren artean Uxue mendilerroan zeuden herrixketako bat. VIII. eta IX. mendeen artean, Uxueko gotorlekua sortu zenean, bertako bizilagun asko hiribildu berrira aldatu ziren, batez ere defentsa-arrazoiengatik, musulmanekiko muga eremu lauan baitzegoen. Erdi Aroan zehar, populazioa eta erakargarritasuna galduz joan zen, Uxueren alde, eta, horren ondorioz, 1534. urterako jenderik gabe geratu zen.

  1. /oliβ̞éta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Olibeta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]