Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:1983PanathinaikosOlympiacos.JPG Panathinaikosen aurkako partida 1983an.
Karaiskakis Estadioa .
Olympiacos F.C. (grezieraz Oλυμπιακός Σύνδεσμος Φιλάθλων Πειραιώς , Olympiacos Syndesmos Filathlon Pireos , euskaraz Pireoko Olinpiakos Adiskideen Elkartea ) Greziako Pireo hiriko futbol taldea da. Palmaresaren arabera Greziako talderik arrakastatsuena da 47 Liga eta 28 Kopa irabazi baititu. Futbolaz gain, beste zenbait kirol ere bultzatzen ditu, hala nola saskibaloia , boxeoa , halterofilia , atletismoa , tiroa , igeriketa , bela , tenisa , mahai tenisa , boleibola eta waterpoloa .
1925ko martxoaren 10ean sortu zuten. Greziako beste talde nagusia den Panathinaikos F.C. futbol taldearekin derbi eta lehia biziak izan ohi ditu, bi talde hauetako zaletuen arteko istilu eta liskarrak ospetsuak direlarik.
Greziako Superliga (47): 1931, 1933, 1934, 1936, 1937, 1938, 1947, 1948, 1951, 1954, 1955, 1956, 1957, 1958, 1959, 1966, 1967, 1973, 1974, 1975, 1980, 1981, 1982, 1983, 1987, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2020, 2021, 2022
Greziako Kopa (28): 1947, 1951, 1952, 1953, 1954, 1957, 1958, 1959, 1960, 1961, 1963, 1965, 1968, 1971, 1973, 1975, 1981, 1990, 1992, 1999, 2005, 2006, 2008, 2009, 2012, 2013, 2015, 2020
Greziako Superkopa (4): 1980, 1987, 1992, 2007
Greziako Kopa Handia (3): 1969, 1972,1976
Olympiacosek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka: