Omako basoa
Omako basoa | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°19′55″N 2°37′04″W / 43.3319°N 2.6178°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1984 |
Arkitektura | |
Omako basoa, Baso sorgindua edo Baso margotua Bizkaiko Kortezubi udalerriko Oma auzoan dagoen Agustin Ibarrola eskulturgile eta margolariaren arte lan bat da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean kokatzen da. Ibarrolak basoa 1983-1991 bitartean margotu zuen.
Santimamiñe leizetik hurbil dago.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsinis pinuz osatutako baso bat da, honen zuhaitzetan itxura eta kolore ezberdinetako margoak daudelarik. XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako Land art korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.
Nola iritsi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santimamiñe leizera garamatzan errepide amaieran, eskuin aldera gora egiten duen bidea aurkituko dugu zuzen basoaren magaleraino.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Begia.
-
Borobila.
-
Basoaren planoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Omako basoa. Bizkaia.net (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Omako Basoa. Euskadiko Turismo Bulegoa[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez)
- Omako basoari buruzko bideoa, Benito Lertxundiren musikaz lagundurik. 5 minutu. Youtube.com (Gaztelaniaz)