On bidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
'On bidea'
Datuak
IdazleaTeresa Avilakoa
Argitaratze-data1598
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaCamino de perfección
Herrialdea Espainia
Orrialdeak279
Euskaraz
Izenburua'On bidea'
ItzultzaileaLino Akesolo eta Aita Onaindia

On bidea (gaztelaniaz Camino de perfección) Teresa Ávilakoaren liburuaren itzulpena da. Jatorrizko liburua 1564 eta 1567 artean idatzi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teresa Ávilakoak liburu hau idatzi zuen Ávilako San Jose komentuaren moja karmeldarrentzako. Idazlea komentu horren priorea zen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak hitzaurrea eta 42 kapitulu ditu. Lehenego 26an kontenplaziozko bizitzaren bidean aurrera egiteko aholkuak ematen ditu: pobrezia, bestearekiko maitasuna, umiltasuna, otoitza... Beste 16 kapitulutan "Gure Aita" otoitzaren hitzei buruzko meditazioa egin zuen.

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Onaindia, J. Onaindia bezala sinatuta, eta Lino Akesolo karmeldarrek 1963an plazaratu zuten euskarazko bertsioa. Liburuak gehigarri ugari zituen:

  • Hitzaurrea
  • "Aldiz-aldiko" edo Teresa Ávilakoaren bizi-kronologia.
  • "Ama Teresa otoizlarien irakasle" testua.
  • "Biotz oiuak", sanatera hitzalua.
  • "Olerkiak", poemen antologia.
  • Santuaren esanak.
  • Gaien aurkibidea.

Beraz, ez zen itzulpen hutsa, Teres Ávilakoaren obra ezagutzeko benetako sarrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]