Onddo lirdingatsu
Itxura
Onddo lirdingatsua organismo eukarioto mota batzuei ematen zaien izen arrunta da. Zelulabakar gisa bizitzeko gai diren arren, ugal-egitura zelulaniztunak eratzeko elkar daitezke. Lehen onddotzat hartzen ziren, baina gaur egun ez dira erreinu horren barnean sailkatzen,[1] baizik eta Protista erreinuaren baitan. Mundu osoan 900 espezie inguru ezagutzen dira. Izen hori ematen zaie, bizi zikloaren aldi batzuetan itxura lirdingatsua izan dezaketelako.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onddo lirdingatsuek Amoebozoaren barneko Mycetozoa taldea osatzen dute. Mycetozoaren barnean hiru azpitalde daude:[2][3]
- Myxogastria klasea edo mixomizetoak.
- Dictyostelia klasea.
- Protosteliida klasea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Introduction to the "Slime Molds". University of California Museum of Paleontology, ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
- ↑ Fiore-Donno, A. M., Nikolaev, S. I., Nelson, M., Pawlowski, J., Cavalier-Smith, T., eta Baldauf, S. L.. Deep Phylogeny and Evolution of Slime Moulds (Mycetozoa). Protist, 161(1), 55-70, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ Baldauf S.L., Doolittle W.F.. Origin and evolution of the slime molds (Mycetozoa). Proc. Natl. Acad. Sci. U.S.A. 94 (22): 12007-120012, pnas.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |