Fuligo septica
Fuligo septica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Myxogastria |
Ordena | Physarales |
Familia | Physaraceae |
Generoa | Fuligo |
Espeziea | Fuligo septica Wiggers, 1780 |
Basionimoa | Mucor septicus |
Fuligo septica Myxogastria klaseko onddo lirdingatsua da,[1] plasmodioak eratzen dituena. Egur ustel, orbel edo goroldioen gainean hazten da, udaberritik udazkenera. Mundu osoan banaturik dago, eta arrunta da Euskal Herriko baso hezeetan.[2] Ez da toxikoa baina ez du balio gastronomikorik. Zura deskonposatzean, basoa egoki birsortzen laguntzen du.
Sinonimoak: Mucor mucilago, Mucor ovatus, Reticularia lutea, Reticularia hortensis, Reticularia carnosa, Lycoperdon luteum, Reticularia septica, Reticularia ovata, Mucor carnosus, Fuligo vaporaria, Fuligo pallida, Fuligo flava, Reticularia cerea, Fuligo flavescens, Fuligo carnea, Fuligo populnea, Aethalium flavum, Aethalium violaceum, Aethalium vaporarium, Aethalium septicum, Fuligo carnosa, Fuligo cerebrina, Aethalium candidum, Reticularia vaporaria, Fuligo hortensis, Aethalium ferrincola, Licea lindheimerii, Fuligo tatrica, Tubulina lindheimerii, Fuligo ovata.
Sinonimoa: Mucor septica var. vaporaria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plasmodioa: Kolore zuri edo horiko ameboidea, zelula-zatiketa askoren ondoren osatua. Narrastaria da eta korronte itzulgarria du, substratuan zehar mugi daiteke, bakterioak eta organismo txikiak fagozitatuz, eta, aldi berean, hazten doa. Hezetasun handia dagoenean, zelula flagelatuak sortzen dira. Joan-etorrian, hipotalo izeneko arrastoa, zuria, uzten du. Askotan oso ondo ikusten da, espezie deigarri hau mendian aurkitzen duzunean. Protoplasma pikortsuko plasmodio-forma honi faneroplasmodio deritzo, eta, behar bezalako baldintzetan, etalio izeneko ugalketa-gorputzak sortzen ditu.
Etalioak: Kolore hori biziko muzilagozko masaz osatuak. Substratuaren gainetik 2 edo 3 cm altxa daiteke, eta luzeran eta zabaleran hainbat zentimetrotan zabal daiteke, baina ez du inoiz forma jakin bat hartzen, baizik beren forma substratuaren formara egokitzen dute. Heltze-prozesua gertatzen denean, masa hori nabarmen gogortzen da eta okre antzeko kolorea hartzen du, inguratzen duen mintzezko peridioa haustean, hauts-itxuran askatzen ditu esporak. Esporak kapilizioan txertatutako kolumela baten bidez askatzen dira, kaltzio karbonatozko noduluekin.[3]
Etimologia: Septica epitetoa latinetik dator, usteltzea eragiten duena, esan nahi duen "septicus" hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mucilago crustacea zuria da eta adartxoetan eta zurtoinetan zintzilik agertzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, batez ere udaberrian eta udazkenean Moztutako zuhaitzen motzondoak, orbelak, goroldioak eta lurzoruan dauden bestelako landare-hondarrak parasitatzen ditu. Ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Fuligo septica (L.) F. H. Wigg.. asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2020-5-9).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 637 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Fuligo septica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]