Onega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onega
Онежское озеро (ru) Ääninen edo Äänisjärvi (fi)
2 июля 2011. Отдых на Янигубе. - panoramio (2).jpg
Datu orokorrak
Garaiera33 m
Luzera248 km
Zabalera91,6 km
Azalera9.800 km²
Sakonera127 m
Bolumena285 km³
Geografia
Koordenatuak61°41′26″N 35°39′20″E / 61.690555555556°N 35.655555555556°E / 61.690555555556; 35.65555555555661°41′26″N 35°39′20″E / 61.690555555556°N 35.655555555556°E / 61.690555555556; 35.655555555556
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Kareliako Errepublika
Errusiaren banaketa administratiboaPetrozavodsk Urban Okrug
HiriaPetrozavodsk
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSvir ibaia
Erresidentzia denbora12 a
Arroaren azalera62.800 km²
Arro hidrografikoaNeva basin (en) Itzuli

Onega[1] ( errusieraz: Оне́жское о́зеро, Onezhskoe ozero; finlandieraz: Ääninen edo Äänisjärvi) ur gezako aintzira da, ipar-mendebaldeko Errusian dagoena. Jatorriz glaziarrek sortutakoa da, eta izozturik egoten da ia urte erdiz.[2] Europako aintzira handienetan bigarrena da, eta munduko hamazazpigarrena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onegak 9.890 kilometro koadroko eremua du, eta 120 metro sakon da lekurik sakonenean. Mendebalde, iparralde eta ekialdeko ertzak Kareliako Errepublikan daude, hego-mendebaldekoa Leningrad oblastan, eta hegoaldekoa Vologda oblastan.[3] Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, mendebaldeko ertzean dago.

Aintziran 1.369 uharte daude (250 kilometro koadroko eremua). 58 ibai isurtzen dira bertara; nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma dira. Hustubidea, berriz, Svir ibaia da, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena; Onegaren hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa. Aintzira nabigagarria da, Itsaso Zuria-Baltiko ubidearen zati.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Онежское озеро. peku-poccuu.ru (Noiz kontsultatua: 2018-4-3).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]