Onega (aintzira)
| Onega (aintzira) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 33 m |
| Mota | aintzira |
| Luzera | 248 km 245 km |
| Zabalera | 91,6 km 90 km |
| Azalera | 9.800 km² |
| Sakonera | 127 m |
| Bolumena | 285 km³ |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 61°41′26″N 35°39′20″E / 61.690555555556°N 35.655555555556°E |
| Honen parte da | Bost Itsasoen Sistema |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako errepublikak | |
| Errusiaren banaketa administratiboa | Petrozavodsk Urban Okrug |
| Hiria | Petrozavodsk |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
| Hustubidea | Svir |
| Erresidentzia denbora | 12 a |
| Arroaren azalera | 62.800 km² |
| Arro hidrografikoa | Neva basin (en) |
- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Onega».
Onega[1] (errusieraz: Оне́жское о́зеро, translit.: Onezhskoe ozero, ɐˈnʲɛʂskəɪ ˈozʲɪrə ahoskatua; finlandieraz: Ääninen, Äänisjärvi; livvieraz: Oniegujärvi; vepsieraz: Änine, Änižjärv) ur gezako aintzira da, ipar-mendebaldeko Errusian dagoena. Jatorriz glaziarrek sortutakoa da, eta izozturik egoten da ia urte erdiz.[2] Europako aintzira handienetan bigarrena da, eta munduko hamazazpigarrena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onegak 9.890 kilometro koadroko eremua du, eta 120 metro sakon da lekurik sakonenean. Mendebalde, iparralde eta ekialdeko ertzak Kareliako Errepublikan daude, hego-mendebaldekoa Leningrad oblastan, eta hegoaldekoa Vologda oblastan.[3] Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, mendebaldeko ertzean dago.
Aintziran 1.369 uharte daude (250 kilometro koadroko eremua). 58 ibai isurtzen dira bertara; nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma dira. Hustubidea, berriz, Svir ibaia da, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena; Onegaren hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa. Aintzira nabigagarria da, Itsaso Zuria-Baltiko ubidearen zati.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-14).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Онежское озеро. peku-poccuu.ru (kontsulta data: 2018-4-3).
