Ediacararreko biota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ediacararreko biota.

Ediacararreko biota edo Ediacararreko organismoak, Ediacararrean (duela 635 milioi urtetik duela 542 milioi urtera bitartean) Lurrean bizi izan ziren hodi edo hosto formako antzinako bizidun sesilak dira hainbat espezie; beste batzuek, ozeano hondoetako bentosa arakatzen zuten elikagai bila. Konplexutasun biologikoko maila makrozelularraren barnean organismo zelulaniztun konplexurik zaharrenak izango lirateke[1].

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitu zen Ediacararreko aurreneko fosila Aspidella terranovica izan zen. Alexander Murray geologo eskoziarrak aurkitu zuen Ternuako arroketan 1868 urtean. Kanbriar aroaren aurretik animaliarik ez zela existitu uste zenez ez zitzaio garrantzia handirik eman[2]. 1933 urtean Georg Gürich alemaniarrak Namibian hainbat fosil aurkitu zituen[3] baina arrazoi beragatik kanbriar garaian sartu zituzten eta ez zen Murrayren Aspidella terranovica-rekin erlazionatu ere.

1946 urtean Reg Sprigg australiarrak Ediacarako muinoetan marmoka antzeko fosilak aurkitu zituen. Medusinites izena eman zien[4]. Kanbriar garaiaren hasierako estratuak zirenez interesa piztu zuen aurkikuntza honek. 1956an Ingalaterrako basoetan Charnia fosila aurkitu zutenean[5][6] argi gelditu zen kanbriar garaiaren aurretik animaliak existitu izan zirela eta berehala Ediacarako marmokekin lotu zuten aurkikuntza. Hasieran Avaloneko leherketa edo Vendiar garaiko biota izenez ezagutu zen, baina Ediacarako aztarnategia hain aberatsa izanik haren izena eman zaio[7][8].

Aztarnategi garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan 25 eremutan aurkitu dira Ediacarako biotaren fosilak[9]. Nagusiak lau dira:

Historia geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra Garai Kriogenikoan gertatutako azken glaziazio handi eta luzetik irten ondoren agertu ziren, eta, hein handi baten, ondoren erregistro fosilean egungo animalien oinarri izango ziren oinarrizko patroi eta morfologien lehen agerpena suposatu zuen kanbriarreko leherketan gertatu zen biodibertsitatearen agerpen azkarraren aurretik desagertu ziren. Ediacarar organismoen dibertsitatearen elementu bereizgarri gutxi gehituko zitzaien patroi hauei eta kanbriarreko organismo ezberdinek erabat baztertu eta ordeztu zituzten Ediacararreko erregistro fosilean nagusi izan zirenak.

Ediacararreko fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ediacararreko organismoak, lehen aldiz, duela 580 milioi urte agertu ziren, eta oparo izan ziren duela 542 milioi urte kanbriar garaia hasi zen arte. Bizirauletzat har daitezkeen fosil arraro batzuk Kanbriar ertainari dagozkion estratuetan aurkitu badira ere, fosil komunitaterik primitiboenak Ediacararraren amaieran desagertu ziren, soilik aurretik oparo izan ziren ekosistemen zati bitxiak utziz. Zenbait hipotesi daude desagerpen hau azaltzeko, kontserbazio zeihartasun bat barne, ingurugiro aldakor bat, harraparien agerpena edo beste bizidun mota batzuekin lehia.

Biofazies honetako organismoen postu filogenetikoa arazo handi bat da paleontologoentzat[10]. Horietako asko gaur egungo animalien artean ordezkaririk ez duten bizidun motak diruditen bitartean, Ediacararreko organismoren batzuk aurrerago esanguratsu bihurtuko ziren taldeekin estuki lotuta egon direla dirudi; esate baterako, Funisia dorothea bezalako taxoiren batzuen morfologiak porifero eta knidarioekin lotuta daudela iradokitzen dute[11], Kimberella generokoek moluskuekin antzekotasuna erakusten duten bitartean, hauen arbasotzat ere proposatu direlarik, organismoren batzuk simetria bilaterala jada bazutela pentsarazi dutelarik, baieztapen hau eztabaidagarria den arren.

Animalia esanguratsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa Aurkikuntza Irudia
Arumberia 1985 Arumberiabottom.jpg
Aspidella 1868 Aspidella surface.jpg
Charnia 1958 Charnia Spun.jpg
Dickinsonia 1947 DickinsoniaCostata.jpg
Kimberella 1966 Kimberella crop.jpg
Mawsonites 1966 Mawsonites spriggi.jpg
Medusinites 1949 Medusinites asteroides.jpg
Palaeophragmodictya 1996 Palaeophragmodictya spinosa パレオフラグモディクチャ.jpg
Parvancorina 1958 Parvancorina sagitta パルヴァンコリナ サギッタ.jpg
Pteridinium 1930 Pteridinium.JPG
Spriggina 1958 Spriggina flounensi C.jpg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Conway Morris, S. (1993) Ediacaran-like fossils in Cambrian Burgess Shale–type faunas of North America Palaeontology. 36 (31–0239): 593–635. or..
  2. (Ingelesez) Gehling, James G.; Narbonne, Guy M.; Anderson, Michael M. (2000) «The first named Ediacaran body fossil, Aspidella Terranovica» Palaeontology (3): 427–456 doi:10.1111/j.0031-0239.2000.00134.x ISSN 1475-4983 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  3. (Alemanez) Gürich, G. (1933-08-01) «Die Kuibis-Fossilien der Nama-Formation von Südwestafrika» Palaeontologische Zeitschrift (2): 137–154 doi:10.1007/BF03041648 ISSN 1236-9874 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  4. Sprigg, R. C. (1947) Early Cambrian "jellyfishes" of Ediacara, South Australia and Mount John, Kimberly District, Western Australia Transactions of the Royal Society of South Australia. 73: 72–99. or..
  5. Ford, T. D. (1958-09) «PRE-CAMBRIAN FOSSILS FROM CHARNWOOD FOREST» Proceedings of the Yorkshire Geological and Polytechnic Society (3): 211–217 doi:10.1144/pygs.31.3.211 ISSN 0044-0604 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  6. «Discovery of Charnia» web.archive.org 2011-07-23 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  7. (Ingelesez) Kowalewski, Michał; Xiao, Shuhai; Dong, Lin; Shen, Bing (2008-01-04) «The Avalon Explosion: Evolution of Ediacara Morphospace» Science (5859): 81–84 doi:10.1126/science.1150279 ISSN 0036-8075 PMID 18174439 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  8. (Ingelesez) «Two Explosive Evolutionary Events Shaped Early History Of Multicellular Life» ScienceDaily . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  9. (Ingelesez) McMenamin, M. A. (1996-05-14) «Ediacaran biota from Sonora, Mexico» Proceedings of the National Academy of Sciences (10): 4990–4993 doi:10.1073/pnas.93.10.4990 ISSN 0027-8424 PMID 11607679 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.
  10. Pflug (1973) Zur fauna der Nama-Schichten in Südwest-Afrika. IV. Mikroscopische anatomie der petalo-organisme Paleontographica (B144): 166–202. or..
  11. (Ingelesez) Gehling, James G.; Droser, Mary L. (2008-03-21) «Synchronous Aggregate Growth in an Abundant New Ediacaran Tubular Organism» Science (5870): 1660–1662 doi:10.1126/science.1152595 ISSN 0036-8075 PMID 18356525 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]