Edukira joan

Ongia eta gaizkiaz haratago

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongia eta gaizkiaz haratago
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaFriedrich Nietzsche (1886)
Argitaratze-data1886
GeneroaMorala, Metafisika
Jatorrizko izenburuaJenseits von Gut und Böse. Vorspiel einer Philosophie der Zukunft
HizkuntzaAlemana
HerrialdeaAlemania
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nietzscheren bizitza eta pentsamendua ulertzeko bideoa.

Ongia eta gaizkiaz haratago: Etorkizuneko filosofiaren sarrera (alemanez Jenseits von Gut und Böse. Vorspiel einer Philosophie der Zukunft) 1886ean Friedrich Nietzsche alemaniar filosofoak idatzitako idazlan bat da, hain zuzen ere, XIX. mendeko Filosofiaren giltzarrietako bat da.

1886ean idazle berak idazlana argitaratu zuenean, garaiko filosofo eta irakurleek ez zioten jaramon handiegirik egin. Idazleanean, Nietzschek bere ustez haren mendeko pentsalarien moral hutsala zena erasotzen zuen, beren buruak moralistatzat izendatzen zituzten zenbaiten zentzu kritiko eza eta ondare judu-kristau moralarenganako erakusten zuten onarpen pasiboa. Idazlanak Nietzsche helduaro filosofikoaren gai nabarmeneak jorratzen ditu eta jada idazleak Honela mintzatu zen Zaratustra (1883-1885) idazlanean zentzu metaforikoagoan proposatuko ideien garapen modura irakur daiteke.

Idazlana zenbatutako 296 atalez eta "Mendi goietatik" izeneko "epoda" batez osatua dago. Atalak bederatzi zatitan banatuak daude:

  • Lehen zatia: Filosofoen aurreritziei buruz
  • Bigarren zatia: Espiritu askea
  • Hirugarren zatia: Izaki erlijiotsua
  • Laugarren zatia: Esaldi eta interludioak
  • Bosgarren zatia: Moralaren Historia Naturalari buruz
  • Seigarren zatia: Gu eskoladunak
  • Zazpigarren zatia: Geure bertuak
  • Zortzigarren zatia: Herriak eta aberriak
  • Bederatzigarren atala: Zer da aristokratikoa?

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]