Ontzanburu
Ontzanburu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.281 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°59′47″N 2°02′49″W / 42.99642°N 2.04692°W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Amezketa/Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Ontzanburu Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Iparraldean duen aurretontorra, mendizaleentzat garrantzi handirik ez duena, Muñotxikita deitzen da
Pardarri mendiaren ekialdean dago eta Igaratzako Arratea izeneko mendateak banatzen du Arbelo-Labeongo gailurretik, hemendik igotzeko bidea egonez, kontrako aldetik errazagoa den arren, Olamuñoko zelaietatik.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guardetxetik, Errenagako babeslekuetaranzko ohiko bidea jarraitu behar da, eta iparralderantz jarraitu Igaratzako lautadetara heldu arte, mendilerroaren erdi-erdian. Ezkerretara, larreetan, kareharrizko estratu nabarmenak dituen muino bat dago, Ontzanburu mendiaren tontorra dena. Bertara, galbiderik gabe igo daiteke. Amezketatik, ibilbidea luzeagoa da, Aritzagako labardia Igaratzako Arrateraino zeharkatuz, eta, hemendik, tontorrera igoz.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |