Ood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ood
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Ood Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza estralurtarra da. Telepatia gaitasuna du eta ood multzo batek izaki bakarra osa dezake. Haien planetan dagoen burmuin erraldoi bat da haien erdigune telepatikoa[1].

Etorkizuneko espezie bat dira, 40. mendearen inguruan bizi direnak. Gizakiak esklabo bihurtu zituen eta umilak dira, baina kanpotik eraginda matxinatu egin daitezke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oodek gizakiaren gorpuzkera dute baina txibiaren antzerako aurpegia dute, ahoaren inguruan garro ugari baitituzte. Bi burmuin dituzte, nagusia buruan eta bigarrena eskuetan daramaten garun txiki bat da. Bigarren garun hau zilborreste batez loturik daukate eta telepatikoak ez diren izakiekin komunikatzeko balio die. Garun hori gabe biziraun dezakete oodek, baina komunikatzeko gaitasuna galtzeaz gain oreka mental eta emozionala ere galtzen dute[1].

Ood arraza bakezalea eta umila da. Garunaren anatomiaren ezaugarriak baliatuz izaki indartsuagoek esklabo bihurtu ditzakete, hori egin zuen gizakiak.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zaldi Buru nebulosan dagoen Ooden esfera izeneko planetan bizi dira. Planeta hau Semse esfera platenatik oso hurbil dago, sensoriteen planeta da hura. Espezie biak oso antzekoak dira, telepatia gaitasuna baitute biek ere. Ooden planetan dagoen burmuin erraldoi batek ood guztiak konektatuta mantentzen ditu, baina haren eraginetik alde egiten dutenean babesgabe bihurtzen dira eta espezie indartsuago baten esklabu bihurtzen dira.

Gizakiak XXXIX, mendean aurkitu zituen eta esklabo bihurtu zituen[2]. Garai hartan Gizakiaren Inperioa hiru galaxiatan hedaturik dago eta XLII menderako gizaki guztiek izango dute ood bat etxean. Oodek etxeko eginbeharrak egiten dituzte. Gerora jakingo da oodak saltzen dituen konpainiak bigarren garuna lotzen duen zilborrestea ebakitzen diela eta esfera bat jartzen diela gizakiekin komunikatu ahal izateko. Horrekin adierazten dute oodak berez direla arraza esklabua, baina ordurako Ooden lagunak gizakien talde aktibista bat sortua izango da haien eskubideen alde borrokatzen duena[3].

4126. urtean hamargarren doktorea eta Donna Noble Ooden esferan azaltzen direnean argitzen da guztia. Oodek begi gorrien "gaixotasuna" dute eta erasokor bihurtzen dira. Esklabotzatik askatu nahi duen burmuin erraldoiaren eragina da. Doktoreak telepatia mugatzen zuen indar eremua desaktibatzeak ezagutzen da errealitatea[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Ood» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  2. (Ingelesez) «Ood Sphere» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  3. (Ingelesez) «Friends of the Ood» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  4. (Ingelesez) «Revolution of the Ood» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]