Zaldi Buru nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldi Buru nebulosa
Behaketa
Distantzia Lurretik1.500 ly
AurkitzaileaAntonio Mateu Lahoz (en) Itzuli
KonstelazioaOrion
Igoera zuzena85,24583 °
Deklinazioa−2,45833 °
Izendapenak

Zaldi Buru nebulosa (ingelesez: Horsehead nebula) edo Barnard33 Lurretik 1500 argi-urteko distantziara, Orionen gerrikoaren ezker muturraren hegoaldean dagoen gas laino hotz eta ilun bat da. Oriongo Laino Molekularren Konplexuaren zati da eta 3,5 argi-urteko zabalera du. Nebulosa ilun hau kontraste bidez ikus daiteke, IC 434 igorpen nebulosaren aurrean agertzen bait da. Bere formagatik xurgapen nebulosarik ezagunena da.

Igorpen nebulosaren kolore gorrixka hidrogeno atomoetako elektroi eta protoien birkonbinazioetatik sortzen da. Izarrik distiratsuena, nebulosaren ezkerrean dagoena, Alnitak (ζ Orionis) ezaguna da, Orionen gerrikokoa. Ez ohiko zaldi buru forma lehen aldiz XIX. mendearen amaieran aurkitu zuen Harvard Collegeko Behatokitik Williamina Flemingek argazki plaka baten. Zaldi buru nebulosa katalogo batean jarri zuena lehena Barnard familiako Edward Emerson Barnard izan zen, 1919an.

Nebulosaren ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugar Nebulosaren ingurua, NGC 2023 eta Zaldi Buru Nebulosa, beste batzuen artean.

Inguruaren argazkian islada nebulosak ere ikusten dira, nagusiki gertuko izarren argi urdina islatzen dutenak.

Argazkian, laranja kolorez, ezkerraldean eta behean, Sugar Nebulosa ere ikus daiteke, NGC 2024 bezala katalogatua. Izen hau sutzar batekin duen antzagatik jasotzen du. Izarrarteko hauts xurgatzaile errenkada ilun bat siluetan nabarmentzen da hidrogenoaren igorpenaren argitasunaren aurrean, eta, izatez, Zurrustada Nebulosaren benetako energia iturria ezkutatzen du. Errenkada ilunaren atzean hauts iluntzailean zehar infragorri uhin luzeran ikus daitezkeen izar gazte eta beroek osatutako kumulu bat dago. Kumulu horretako izar masibo gazte bat izan daiteke Zurrustada Nebulosaren hidrogeno gasa ionizatzen duen erradiazio ultramorearen iturria.

Irudian NGC 2023 nebulosa ere ikus daiteke, IC 434ren azpian. Islada nebulosa bat da, hortik bere kolore urdinxka bereizgarria. IC 431 Zurruztada Nebulosaren justu ezkerrean agertzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]